euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Lucia Lacarra zumaiarra aktore duen 'The Key' film laburrak saria jaso du Los Angelesen (en Urola Kostako Hitza)

18/11/2018

Makina bat agertokitan dantzatutakoa da Lucia Lacarra dantzaria. The key film laburrean interpretazioaren beste arlo bat landu du zumaiarrak, eta printzipioz arrakastatsua ari da izaten.

Enlace: Urola Kostako Hitza

Izan ere, lan honek dantzako film labur onenaren saria jaso berri du Estatu Batuetako Los Angeles hirian egiten den Divulge Dancers' Film Festival 2018an. Jon Ugarriza koreografoak jaso du saria.

Film labur hau Oscar Andresek zuzendu zuen eta 2016ko ekainean grabatu zituzten irudiak Bilboko Carlton hotelean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan. Ken Zazpiren Ilargia kantarentzako egindako koreografia baten inguruko maitasun istorio bat kontatzen du. Udazken honetan, Los Angeleko jaialdi honetan erakutsi dute, eta baita San Francisco hiriko beste jaialdi batean ere.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia