euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

‘Handia’ euskal filma hamahiru Goya sari jasotzeko hautagaia da! (en Zinea.eus)

13/12/2017

Otsailaren 3an banatuko dituzte 2018ko Goya sariak, eta gaur bertan jakinarazi dute hautagaien zerrenda. Euskal proiektuei dagokienez, 'Handia' eta 'Nur eta herensugearen tenplua' (Juanba Berasategi, 2017) dira nagusi.

Enlace: Zinea.eus

Lehena da, hain zuzen, hautagaitza gehien lortu dituen filma, hamahiru orotara. Eta kategoria nagusietan, gainera. Ondorengoak:

  • Film onenaren saria
  • Zuzendaritza onenaren saria (Aitor Arregi eta Jon Garaño)
  • Gizonezko aktore berri onenaren saria (Eneko Sagardoy)
  • Jatorrizko gidoi onenaren saria (Andoni De Carlos, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño)
  • Argazki onenaren saria (Javi Agirre Erauso)
  • Ekoizpen zuzendaritza onenaren saria
  • Jatorrizko musika onenaren saria (Pascal Gaigne)
  • Soinu onenaren saria (Xanti Salvador)
  • Zuzendaritza artistiko onenaren saria (Mikel Serrano)
  • Jantziteria onenaren saria (Saioa Lara)
  • Ile-apainketa eta makillaje onenaren saria (Ainhoa Eskisabel eta Olga Cruz)
  • Efektu berezi onenen saria (Drama FX eta Aitor Vitoria)
  • Muntaketa onenaren saria (Laurent Dufreche eta Raúl López)

Iragan ekain hasieran estreinatu zuten Juanba Berasategiren azken filmak, halaber, hautagaitza bat eskuratu du, animaziozko film onenaren kategorian.

Hautagaitza gehien lortu dituzten filmak, Handia lanaren ostean, Isabel Coixeten The Bookshop (hamabi hautagaitza), Manuel Martín Cuencaren El autor (bederatzi hautagaitza), Carla Simonen Estiu 1993 (zortzi hautagaitza) eta Pablo Bergerren Abracadabra (zortzi hautagaitza) dira. Dena den, informazio guztia ezagutzeko, sartu Goya sarien orrialdean.

Jon Garañoren eta Aitor Arregiren Handia filma 2018an banatuko dituzten Goya sariak jasotzeko hautagaia da hamahiru kategoriatan, tartean, film onenaren, zuzendaritza onenaren (Aitor Arregi eta Jon Garaño), gizonezko aktore berri onenaren (Eneko Sagardoy), jatorrizko gidoi onenaren (Andoni De CarlosJose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño), argazki onenaren (Javi Agirre Erauso), jatorrizko musika onenaren (Pascal Gaigne), jantziteria onenaren (Saioa Lara), ile-apainketa eta makillaje onenaren (Ainhoa Eskisabel eta Olga Cruz) eta muntaketa onenaren (Laurent Dufreche eta Raúl López) kategorietan. Juanba Berasategiren Nur eta herensugearen tenplua filma, ostera, animaziozko lan onenen kategorian proposatu dute.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia