euskalkultura.com

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateak, Euskaraldiarekin bat (en EiTB.eus)

06/06/2018

Hegoaldeko hiriburuetako alkateek azpimarratu dute “hiriburuak gune erosoak” izan behar direla euskararen erabilera sustatzeko bidean. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da.

Enlace: EiTB.eus

Juan Mari Aburto, Eneko Goia, Gorka Urtaran eta Joseba Asiron Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateek atxikimendua adierazi diote gaur Donostian, Miramar jauregian egindako ekitaldi batean, Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz ekimenari.

“Hiriburuek, euskararen lurraldeetako hirigune nagusiek, gune eroso eta abegikorrak izan behar dute euskararen erabilera bultzatzeko bidean. Euskaraldia ekimena oso lagungarria izango da norabide horretan”, adierazi dute.

Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu du “errealitate sendoa” duela euskarak Gipuzkoako hiriburuan, “Donostia Euskararen Hiria da”, laburtu du, nahiz eta erabilerari dagokienez “oraindik ere pauso berriak eman behar diren”.

Juan Mari Aburto alkateak, bestalde, azpimarratu du Bilboko Udalaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren hiru helburu estrategikoak “euskararen transmisioa, erabilera soziala eta hizkuntzaren kalitatea” direla.

Gorka Urtaranek azaldu du Gasteizko Udalak eremu pertsonalean, sozialean eta ofizialean sustatzen duela hizkuntzaren erabilera, eta euskarak izan duen bilakaera azpimarratu du: 1981ean euskaldunen ehunekoa hirian % 3koa zen, eta 2016an % 27ra igo da.

Azkenik, Joseba Asiron Iruñeko alkateak azpimarratu du hirian lanean ari direla euskaldunentzako “gero eta arnasgune gehiago” egon daitezen eta horrek erabilera ahalbidetu dezan.

Euskaraldia, 10.000 biztanletik gorako udalerri guztietan

Bestalde, Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak adierazi du momentu honetan 350 udalerrik egin dutela bat Euskaraldiarekin. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñearekin batera, Euskaraldian izango dira Iparraldeko hiriburuak ere, Baiona, Donibane Garazi eta Maule. Orobat, Euskal Herri osoko 10.000 biztanletik gorako udalerri guztietan Euskaraldia antolatzeko lan taldeak daude.



« anterior
siguiente »

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

Las más leídas

Últimos comentarios

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia