euskalkultura.com

diáspora y cultura vasca

Blogs > Tribuna libre

Azken apezpiku euskalduna 1643an sartu zen Baionan, duela 371 urte

21/02/2015

Frantses Aita Sainduak kardinale berriak izendatu ditu.

Baginituen jadanik lau euskaldun:

Roger Etxegarai Ezpeletarra, Erroman bizi dena
Oscar Madariaga Salesianoen kongregaziokoa Hondurasen, CELAM, Hego Ameriketako apezpikuen biltzarreko burua, bai eta Frantsesek kuria xahatzeko izendatu bederatzi kardinaleen burua
Xabier Errazuriz Txilen, CELAMeko buru izana, hau ere kuriaren erreformako taldekoa
Raul Xiriboga Ekuadoren

Izendatu berrietan ikusten ditugu beste hiru:

Jose Luis Lacunza, Panamakoa, sortzez Iruñarra, Agustindarren kongregaziokoa
Alberto Inda, Mexikarra, bortizkeriak gehienik joiten duten alde batetako apezpikua: uda hontan bere kargutik kendu du apez bat beribil ederrez maitemindua zelakotz
Daniel Berhouet, Uruguaitarra: ez du lau urterik apezpiku dela. Izen horrekin ez da dudarik erroak Iparralde huntan dituela

Honek ere hunkitzen gaitu zeiharka: Espainiako kardinale berrietan, Ricardo Blasquez, Bilboko apezpiku izana, bai eta Espainiako apezpikuen buru, Rouco kardinaleari nagusiturik, ostikoa ez baitzen ttipia izan honentzat. 2002an izenpetu zuen, Euskadiko beste 3 apezpikurekin, Espainiako apezpiku andana bati batere gustatu ez zitzaion gutuna. Berriz ere hautatua izan da Espainiako apezpikuen buru.

Ohartuko zirezte hego Ameriketako hiru berrietan biga euskaldun umeak direla, aitzineko lauetarik hiru bezala. Hauetarik bat Iruñarra da. Zenbaitek baitiote hemendik joan eta Euskaldunek fedea galtzen zutela, ez ditake arras egia, hoinbeste kardinale eman dutenaz geroz gure emigratuek, apezpiku, apez eta serorak bestalde. 

Egia da Pampa edo Nebadako basamortuetan bizi zirelarik beren ardien erdian, lehen herritik ehun bat kilometrotan, ez zirela igande guziez elizan agertzen. Hemen ez ote dute gauza bera egiten zenbaitek, nahiz elizatik hurbilago izan...

Zazpi kardinale euskaldun. 

Eta ez da lehen aldia. 

Duela hamar urte ere zazpi ziren: Angel Sukia, Juan Francisco Larrain, Jose Zumarraga, hauek hilak, eta Roger Etxegarai, Francisco Errazuriz eta Oscar Madariaga. Ez da hain gaizki gurea bezalako herrialde xume batentzat, dakigularik 206 direla orotara mundu osoan. Ez dugu nihondik ere ez katolikoen, ez jendeen %3 egiten.

Hea noiz izanen dugun apezpiku euskalduna Iparraldean ere. 

Azkena, Oltzo iholdiarra, 1643an sartu zen Baionan, duela 371 urte, Luis XIV.aren garaietan ! 

Ez ote liteke luzexko ?



« anterior

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

Xipri Arbelbide

Xipri Arbelbide

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia