euskalkultura.com

diáspora y cultura vasca

Blogs > Ene begirada

Ipar Euskal Herriko euskaldunen emigrazioa Argentina eta Uruguaira

20/02/2015

Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuak osatzen dute ipar Euskal Herria, Iparralde bezala ezaguna azken lau hamarkadetan. Lurralde horrek, 300.000 biztanle ditu gaurregun: hau da Euskal Herri osoaren hamarretatik bat. 19, mendean, 160.000 euskaldun bizi ziren hiru probintzia horietan eta esan daiteke 1830 eta 1914 urteen artean, 150.000 iparraldetar joan zirela hego Amerikara, batez ere Argentina eta Uruguaira; kopuru benetan harrigarria kontutan hartzen badugu 18. mende bukaera arte, lapurtarrak, baxenafartarrak eta xiberutarrak Bordale aldera joaten zirela lan bila.

Baxenafartarren kasuan --azpimarratzekoa da lurralde hau beti nahiko pobrea izan dela-- Nafarroako Erreinua puskatu ondoren modu irmo batean 1530an, asko Hegoaldera joan ziren, batez ere, Nafarroa erdi aldera, Tafalla eta Lizarra artean kokatuz bizi berri bat hasteko. Emigrazio horrek esplikatzen du nola Baxenabarreko herri gehienen izenak Nafarroako deitura ezagunak diren gaur, hala nola Oses edo Urzaiz, Irisarri, Iholdi, Sueskun, Aierra, Irulegi, Behorlegi, Lakarra, Izpura, Buzunariz, Hozta, Bustinze, Masparrot, Domezain, Garriz, Mendibe eta abar eta abar…

Hegoalderuntz, Bordaleruntz, eta gero, Frantziako iraultza ondoren, Hego Amerikara. 

Deigarria egiten da ikustea nola nahiago zuten urrutiko atzerrira joan Frantziara baino. Ez ote zuen foruen galerak (1789/90) zerbait ikusteko horrekin ? 

Ikerketa sakon bat merezi luke gai horrek zeren, soldaduskari ihes egiteak ere modu masibo batean indartzen baitu ikusmolde hori. Egia da iraultza garaiko foruek beren bizkortasuna asko galdua zutela jadanik, baina hala eta guztiz gogoetagarri da fenomeno hori.

Zalantza izpirik gabe, Hego Amerikako lehendakari batzuen deiak, agenteen lanak eta beste arrazoi batzuek ere doi bat justifika dezakete mugimendu zabal hori, baina ez dena.



« anterior
siguiente »
Noël Elorga

Noël Elorga

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia