euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Munduko Kopa: Maialen Chourrautek urrezko domina lortu du Pragan (from Eitb.eus)

06/18/2017

Euskal kirolaria nagusitu da Munduko Kopako K1 Slalom proban. Woods izan da bigarren eta Funkek osatu du podiuma.

Link: Eitb.eus

Maialen Chourrautek bikain ekin dio Pragan egiten ari den Munduko Kopari K1 Slalom modalitatean urrezko domina eskuratu baitu. Proba honetan nagusitu da 104.68 segundoko markarekin eta penalizaziorik jaso gabe.

Chourrauten garaipena ez da erraza izan, bigarren izan den Kimberly Woods britainiarrak Maialenek baino 24 zentesima gehiago bakarrik behar izan baititu proba bukatzeko.

Denbora onena Ricarda Funk alemaniarrak egin du (104.06), baina 4 segundoko penalizazioa jaso du, eta hirugarren postuan amaitu du proba. 

Emakumeen K1 mailako sailkapena:

01. Maialen Chourraut (EUS)             0   104.68
02. Kimberley Woods (GBR)               0    +0.24
03. Ricarda Funk (ALE)                  4    +3.38
04. Mallory Franklin (GBR)              0    +4.09
05. Stefanie Horn (ITA)                 4    +4.31
06. Corinna Kuhnle (AUT)                8    +5.72
07. Ursa Kragelj (SLO)                  8   +12.68
08. Rosalyn Lawrence (AUS)              6   +15.07
09. Jana Dukatova (SVK)                52   +52.00
10. Jessica Fox (AUS)                  54   +59.82



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia