euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Josephine Etcheverry: Euskalduna Ameriketan, amerikarra Baztanen (from EiTB.eus)

04/18/2017

Kalifornian sortua, Erratzun bizi da orain Josephine Etcheverry, inglesa irakasten du Elizondon duen akademian. Ameriketara joan ziren euskaldunen lekuko bizia da bere istorioa.

Link: EiTB.eus (klik here for listening the interview)

Baztango hizkera xarmantean solasaldi atsegina izan du Josephine Etcheverry amerikarrarekin Ane Albisu lankideak 'Faktoria'n. 4 urte daramatza inglesa irakasten Elizondon; Estatu Batuetan ere irakaslea zen. "Denetarik bada, batzuek aiseago eta besteek nekezago ikasten dute" esan digu Etcheverryk. Hizkuntza erabiltze,a hori da bere muina, "if you don´t use it, you lose it" nabarmendu du. Gurasoak Nafarroa Beherekoak zituen. "Aitak ihes egin zuen soldatu deitu zuten gerran ez zuelako inor hil nahi" kontatu digu.

Bi gurasoen arteko ezagutza, orduko euskaldunen ameriketako bizitza… kontu ugari aipatu digu. Euskal Herrira etortzeko arrazoia, "haurrak euskaldunak izatea" izan zen, 2001ean bi urterako etorri ziren baina Erratzun geratu dira.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia