euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Eusko Jaurlaritzak merkataritza-bulego berria irekiko du Milanen, euskal enpresen merkataritza-jarduera areagotzeko (from Irekia)

06/18/2018

2020rako Enpresa Nazioartekotze Planak Italia nabarmentzen du euskal industriarako lehentasunezko herrialdeen artean. Arantxa Tapia sailburuak topaketak izango ditu Lonbardiako Ekonomiaren Garapenaren ministroarekin eta Piamonte eskualdeko presidentearekin. Enpresei lotutako eduki ekonomikoaz gainera, bidaia, halaber, goi-sukaldaritzaren eremuan Euskadiko nekazaritzako elikagaiak ezagutzera emateko plataforma izango da.. Ordezkaritza Danobatek Italiako Piamonte eskualdean inauguratuko duen instalazio berriaren inaugurazioan izango da.

Link: Irekia

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua buru duela, aste honetan Italiara bidaiatuko da, Euskadiko merkataritza-bulego berria irekiko delako Milanen.

Hiru eguneko bidaia izango da, eta agenda bizia izango du bidaiak; bertan, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak topaketa bat ezarriko du dagoeneko Italiako merkatuan dagoen euskal enpresen talde batekin, erakunde-bilerak izango ditu Piamonteko eta Lonbardiako gobernuekin, Euskadiko kalitateko produktuak sustatuko ditu goi-sukaldaritzan eta Danobaten instalazio berriaren inaugurazioan izango da.

Tapia sailburuaz gainera, Gobernuko ordezkaritza honako hauek ere eratuko dute: Javier Zarraonandia Industriako sailburuordeak, Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak eta Ainara Isasa Milango bulego berriaren zuzendariak.

Nazioartekotzea funtsezko elementua da, Euskadiko enpresen lehiakortasunerako, eta Italia 2020rako Enpresa Nazioartekotze Planean lehentasunezko herrialdeen artean identifikatzen da. Bulegoa irekitzean, enpresek errazago bilatu ahalko dituzte negozio-bide berriak,  makina-erremintaren edo automobilgintzaren sektoreetan puntako teknologia duen herrialde horretan. Gainera, aeronautikaren, eskulangintza aurreratuaren edo robotikaren sinergiarako aukerak irekitzen dira, Italiak eta Euskadik sektore horietan antzekotasunak baitituzte.

Bulego berria bere eginkizunetara ongi egokitzen den enpresa-ingurunean dago. Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren kanpo-sarean sartuko da, Spri taldearen barruan; sarea, gaur egun, 17 merkataritza-ordezkaritzak eratzen dute.

Bulego hori une garrantzitsu batean irekiko da, aurreko hauteskundeen ikuspuntu instituzional eta politikoa eta Italiako erakundeen egungo eraketa aintzat hartuta.

Topaketak Piamonteko presidentearekin eta Lonbardiako ministroarekin

Tapia sailburuak bi topaketa izango ditu Italiako bi erakundeen ordezkariekin. Alessandro Mattinzoli Lonbardiako Ekonomiaren Garapeneko ministroa Milango bulegoaren inaugurazioan izango da, eta sailburuarekin batuko da; sailburuak Euskadiko ekonomiaren alderdi esanguratsuenak aurkeztuko dizkio. Sergio Chiamparino Piamonteko presidentea, bestalde, eskualdean bertan dagoen Danobaten instalazio berriaren inaugurazioan izango da; bertan, sailburua ere izango da.

Gainera, euskal enpresekin lan-jardunaldia egingo da, eta topaketa gastronomikoa ere bai; bertan, helburu nagusia izango da euskal nekazaritzako elikagaiak sustatzea goi-sukaldaritzaren sektorean. Andoni Luis Adurizek sukaldaritzako esperientzia hori bultzatuko du; esperientzia kalitateko eta Euskadiko jatorriko ziurtagiriak dituzten elikagai eta edariekin prestatuko da, eta Matías Pedromo chefaren Milango Contraste jatetxean izango da.

Euskal ordezkaritzak, bertan, beste bi hitzordu ere izango ditu. Alde batetik, MIND – Human Technopole-ra egingo duen bisita, Expoaren instalazioetan, zientziari, ezagutzari eta berrikuntzari eskainiak. Beste batetik, Milango Politeknikora bisita; bertan, 4.0 industriarekin eta digitalizazioarekin lotutako gaiak partekatuko dira.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia