euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mahats Bilketa Jaia, Boca Junior-en partida eta nortasun argentinarraren hainbat ikur ETBko 'Vascos por el Mundo' saioan

2024/05/08

Joana Etxabe 'Vascos por el Mundo' saioko aurkezlea Boca Juniors-en 'Bombonera' futbol zelaian, bertako Eider eta Ramirorekin Euskaldunen eta euskaldunen ondorengoen eskutik mundua ezagutzea du helburu ETB2ko ‘Vascos por el Mundo’ (VxM) saioak eta asmo horrekin bisitatu du berriro ere Argentina, oraingoan Mendozan otsail-martxo artean egiten den Mahats Bilketaren Jaian parte hartzeko. Mendoza hirian eta bertako Denak Bat Euskal Etxea anfitrioi, Jaialdian parte hartzeaz gain ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Lankidetza lerro berria: Arrecifes, Chacabuco, San Nicolas eta Pergaminoko Euskal Etxeek elkarrekin ospatuko dute Diasporaren Eguna

2024/05/08

Ezkerretik eskuinera, lau euskal etxeetako zortzi ordezkariak: Francisco Martinich, Gabriela Salak, Marina Faura, Sebastián Hustu, Héctor Altamira, Romina Arostegui, Gustavo Galeano eta Fernando Ojeda Loturak indartzea eta zubiak eraikitzea onuragarria da beti, are gehiago garai gogorretan. Hala ulertu dute Buenos Aires probintzia iparraldeko lau euskal etxetako kideek, lanari ekin eta ekimenak koordinatzen hasi baitira. Apirilaren 14an, Chacabucoko Guillermo Larregui, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, San Nicolaseko Euzkal Etxea eta Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeetako ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Ikusi nahi Katherine Fulwider-en "The Last Sheepherders" dokumentala Bordatarren Nevadako ardi-arrantxuari buruz?

2024/05/07

Jatorria Bidarrain duen Nevadako Borda familiak hiru belaunaldi daramatza bertan artzaintza-negozioan (arg The Last Sheeperders) 2013 urte amaieran Renon estreinatu zenetik pare bat aldiz ekarri ditugu orrialde honetera Katherine Fulwider eta "The Last Sheepherders" izenpean Nevadako Borda familiari eta euren arrantxu eta ardi-negozioari buruz grabatu zuen dokumentala. Garai batean lurrotan bizi-bizirik egon zen eta Euskal Herritik AEB Mendebaldera milaka eta milaka euskaldun ekarri zituen jardueraz ari gara, lehen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Afari handi batez ospatuko du La Platako Euzko Etxeak larunbatean bere 80. urteurrena: emozioa, aitorpena eta atxikimendua

2024/05/07

Asteburu honetan 80. Urteurrena ospatuko duen La Platako Euzko Etxearen egungo Zuzendaritza Batzorde berritua Egun bereziak bizi ditu La Platako Euzko Etxeak. Duela bi hilabete pasexe bere instalazioetan jasan zuen sutetik errekuperatu ostean, egun hauek jarduera biziko uneak izaten ari dira. Duela egun gutxi berritu zuen Zuzendaritza Batzordea gogor dabil elkartearen 80 urteak ospatzeko hitzordua prestatzen. Izan ere, datorren larunbatean, maiatzaren 11an, Urteurreneko Afari handia egingo dute eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

EHUko Udako Ikastaroek ikastaroa eskainiko dute "XIX eta XX mendeko euskal emigrazio(ar)en tokiko aniztasunaz"

2024/05/06

Oscar Álvarez Gila eta Esther Korta Gabiola zuzendari, ikastaroa aurrez-aurrekoa eta doan izango da eta euskal migrazio historikoen konplexotasuna eta aniztasuna sakonago ezagutaraztea du helburu, bereziki baina ez soilik Ispasterren eta Bizkaiko Lea-Artibai eskualdetik abiatutako tokian tokiko ikuspegi baten bitartez. Ispasterren egingo da uztailaren 5 eta 6an, ostiral eta larunbatez, eta honakoa ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia