euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Partaidetza nabarmenez, Maipúko Anaitasunak arrakastatsu gauzatu du bere aurreneko Eskualdeko Mus Topaketa

2024/03/18

35 muslari bikote partaide jokatu zen martxoaren 2an Maipuko Anaitasunak antolatutako Lehenengo Mus Topaketa Erregionala Aspaldidanik da musa Maipuko Euskal Etxeak euskal kulturaren ondarea ezagutzera emateko antolatzen duen ekitaldietako bat. Anaitasunako muslariek Barne-Sailkatze Txapelketak antolatzen dituzte eta, urteetan zehar, euskal etxeetako txapelketa askotan parte hartu izan dute. Izan ere, Nestor Lazcano, Martin Elorriaga eta Roberto Mendiolaren eskutik, 1979, 1980 eta 1982 urteetan Argentinako ordezkari izan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza berrituta, 60tik gora emakume partaide ospatu du Villa Mariako Euzko Etxeak Emakumeen Eguneko festa

2024/03/15

Arrakastatsu eta festa giro ederrean, Villa Mariako Euzko Etxeak Emakumeen Eguneko afari tradizionala ospatu zuen martxoaren 8an, ostirala Euzko Etxearen goiko solairuko 'Euskal Herria' aretoa erreferentziazko leku da Villa Marian hamaika ekitaldi instituzional egiteko, baita bazkideen eta herriko jendeen beste hamaika ezkontza festa, urtebetetze eta bertako familientzat bestelako jarduera esanguratsuri ere abegia emateko. Hortxe, joan den ostiralean, martxoaren 8an, gauzatu ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna festa giroaz ospatzeko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Caracaseko Eusko Etxeak Aberri Eguneko bertako hitzordura deitu du baita hiriko Korrikarekin bat egitera ere

2024/03/15

Caracaseko Korrika Ekialdeko Parkean egingo da aurten, "bertan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu baita aurten". Irudian, kimuaren landaketa eguna, euskal eta venezuelatar lagunak partaide Batera ospatuko ditu aurten ere Venezuelako hiriburuko Euskal Etxeak Aberri Eguna eta bere urtebetetzea, 74garrena, Berpizkunde igandez, martxoaren 31an. Euskal elkartearen urteko bi festa nagusiak dira eta aurtengo nobedade zozketa berezi bat muntatu izana iragarri dute, sari bereziak izango dituena, hala nola bi pertsonarentzako bidaia Margarita uhartera, dena barne; bi pertsonarentzako bazkaria ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Aitor Alava grabatzen ari da Buenos Airesen, bere dantzak Txikito animazioaren euskal dantza klase bilaka daitezen

2024/03/14

Aitor Alavaren mugimenduak grabatzen Buenos Airesko Nafar Etxean, sensoreak irakurriz Txikitoren dantza eta higitzea bihurtzeko. Laukian, 'Txikito' Euskal dantza ikastaro online berri baten oinarri izango diren irudiak ari dira grabatzen egunotan Buenos Aireseko zenbait agertokitan Bilboko DT Creativos enpresako teknikariak. EuskalKultura.eus-i azaldu diotenez, kurtso birtualaren helburua ez da aurrez aurreko eskolak ordezkatzea baizik eta klaseen osagarri izatea eta irakaslerik ez duten euskal etxeen kasuan dantzara hurbiltzeko aukera ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Paraná: gustu eta adin guztietakoentzako tailerrak eskainiz eta omenaldi bat eginez sartu da Urrundik 2024 ikasturtean

2024/03/14

Rocío Pereyra eta Renzo Villanueva dira neska-mutikoei zuzendutako doako euskal jolas eta dantza tailerraren arduradunak 24 urte betetzeko egun gutxi falta zaizkiola, Paranako Urrundik Euskal Elkarteak publiko guztiari zuzendutako kultur tailerren hasieraren berri eman du. Dantza, musika, antzerkia, kung-fu, xakea eta tangoa dira 2024rako adin guztietarako proposamenen zerrenda luzea osatzen dutenetako batzuk. Udako hilabeteetako lasaitasuna behin betiko atzean utzita, tailerretako batzuk martxan daude jadanik, beste batzuk laster ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia