euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelas: Abesbatzen kontzertua, dantza ikuskizuna eta giro ederreko erromeria Aberri Eguneko ospakizunean

2024/04/17

Cañuelasko dantzariek 2024ko Aberri Eguneko dantza ikuskizuna itxi zuten ohiko fandango eta arin-arinarekin Eguraldi txarrak ez zituen kikildu Cañuelasera bertaratu ziren dozenaka dantzari, abesbatzetako partaide eta diasporako kideak oro har. Denak Bat Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Aberri Egunaren hitzorduan parte hartzera bilduak joan den larunbatean, apirilaren 13an. Ospakizunaren 16. edizioan, lehenengo aldiz, ohiko Dantzarien Topaketarekin batera. programak Abesbatzen Topaketa ere ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Protestak Valentzian, Generalitatek HEOetako euskara klaseak ezabatu ostean, 4 irakasle eta 120 ikasleri eraginez

2024/04/17

Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialaren eraikina. Bertan, Alacanten eta Castellón iragarri dira mozketa larriak (argazkia Diari La Veu) Askotan islatu izan ditugu orrialde hauetan Valentziar Erkidegoko hiru Hizkuntza Eskola Ofizialen (HEO) dinamika eta emaitza arrakastatsuak euskararen alorrean, klaseekin batera bestelako ekitaldiak ere antolatzen dituztela, musika eta dantza ikastaroetatik barnetegi eta asteburu ekitaldietara, beti ere euskara ikasi eta ikasitako euskara indartu eta giro egokian praktikatzearren [ikus eskuineko zutabean ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Cañuelas eta Txileko Santiagoko EEek joan den asteburuan ospatu zuten Aberri Eguna eta Las Vegasekoak datorrenean

2024/04/16

Denak Bat EE antolatzaileak opari bana eman zien Cañuelaseko Aberri Egunean parte hartu zuten Euskal Etxe eta ordezkaritza guztiei Joan den hilabetearen amaieratik, eta baita martxoaren 31 baino lehen ere, hainbat ekitaldi egin izan dira Argentinan Aberri Eguna ospatu eta euskal nazioa aldarrikatzeko. Erbesteratutako Diasporaren egutegiaren ezinbesteko datetako bat da izan da historikoki. Hitzorduen eguna, ordea, ez da leku guztietan bera, izan ere Aste Santuko oporren etenaldia dela eta, ohikoa da euskal etxe askotan ospakizuna egun, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

BEOren 2024 euskal bekak AEBn: "Janariaren eragina euskal kulturan" gaiari lotutako obrak beharko dira aurkeztu

2024/04/16

Argibide guztiak BEOren webgunean (www.basqueeducational.org) edo sare sozialetan topa daitezke Zabalik da epea San Frantziskoko BEO (Basque Educational Organization) erakundeak urtero AEBko eskola edo unibertsitate batean matrikulatutako ikasleentzat deitzen dituen euskal beketara aurkezteko. 2024-2025 ikasturteko edizioan 3.000, 2.000 eta 1.000 dolarreko sari bana banatuko dituzte, BEOk euskal komunitatearekiko dituen kultura arloko engaiamendu eta helburuen ildoan. Sariok bereganatzeko, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Jasandako arratsalde euritsuak ez zuen eragotzi euskal-irlandar topaketa Navarroko Herri Liburutegi Publikoan

2024/04/15

Ezkerrean, Navarroko euskal elkartearen alma materra den María Inés Llanos Luloaga. Eskuinean, María Eugenia Cruset historialaria, 'José Ruiz de Erenchun' Herri Liburutegi Publikoan eman zuen hitzaldian Etengabeko euria egin arren, entzule ugari bildu zen apirilaren 13an, larunbat iluntzean, María Eugenia Cruset doktoreak Navarroko "José Ruiz de Erenchun" liburutegian eskaini zuen Tréboles y robles: caminos entrecruzados de irlandeses y vascos en Argentina (Hirustak eta haritzak: irlandar eta euskaldunen bide gurutzatuak Argentinan) hitzaldia entzuteko. Solasaldia euskal eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia