euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En el recuerdo

Peio Choutchourrou

Peio Choutchourrou

23/03/2010 - Lasa, Baja Navarra

Peio Choutchourrou

Peio Choutchourrou Gaineko Eluxantzeneko nausia itzali zauku martxoaren 23an, duela 72 urte sortu zen etxean.

Bazuen zonbeit ilabete ospitale edo eritetxetan zabilala bihotzarekin zituen eneguekilan. Asperturik leku horietan, ikusiz ere jasaiten zituen tratamendu bortitz guzien gatik ez zuela ondorio hoberik kausitzen, etxerat jitea galdatu du. Denbora laburra izan badu ere plazer hori ukan du, familiako goxotasun eta sustenguaz inguratua izaiteko.

Peiok gazte gazterik hasirik bere bizia pasatu du sortetxean laborantzan, salbu armada eta Aljeriako gerla denbora, aldarean lagunek atxikitzen zituzten bandera horiek erakusten zuten bezala.

3 alaba altxatu ditu Marie Jeanne espos lagunarekin, etxaldea ezin hobeki landuz elgarrekin. Jendakia handi, adixkide eta herritar, jendalde gaitzak bere kantu eta otoitzez lagundurik ezarria izan da familiako hilobian.

Penetan uzten dituen espos laguna, alaba, haur ttipi, familia eta 5 anai-arreberi (horietan 3 Ameriketan) gure doluzko sendimendurik bizienak.


En el recuerdo

Envía tu nota

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia