euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Musika, Bertso eta Kantua

San Frantziskoko Klika San Frantzisko Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

San Franciscoko Klika bertako Euskal Etxean sartzen (argazkia EuskalKultura.com)
San Franciscoko Klika bertako Euskal Etxean sartzen (argazkia EuskalKultura.com)
San Francisco Klika, San Francisco, CA
Soilik gizonek osatzen duten klika honek Ipar Euskal Herriko ohiturari jarraitzen dio San Frantziskon. Aire eta perkusio instrumentuek osatutako banda, San Frantzisko aldean euskaldunek antolatzen dituzten ospakizun gehienetan parte hartzen du, baita NABOren biltzar nagusietan ere. Estatu Batuetako euskal besta gehienak meza batez hasten direlarik, San Frantziskon klikak beti hartzen du parte, meza hasteko eta bukatzeko prozesioari eta konsagrazioari ere kontribuzio ikus- eta entzungarria ekarriz, bertsolari, kantari eta dantzariekin batera. Belaunaldi berriek hartzen diete lekukoa zaharragoei eta egun Mark Sorhouet gaztea du klikak zuzendari.

Helbidea: P.O. Box 27021

Hiria: San Francisco

Hiri kodea: 94127

Estatua/Probintzia: Kalifornia

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: 1 (650) 922 0185

E-posta: klika@basqueclub.com

Web: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia