Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Nere Lete Itzultzailea Boise Idaho Estatu Batuak (AEB)

Nere Lete Itzultzailea Boise Idaho Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Herria
Boise
Herri kodea
83702
Estatua/Probintzia
Idaho
Herrialdea
Estatu Batuak (AEB)
E-posta
nlete@boisestate.edu
Testua
Gipuzkoako Errenterian jaio eta Boisen laketua, Nere Lete Euskal filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. "Master in Fine Arts" titulua (itzulpengintzan espezialdua), berriz, Iowa-ko Unibertsitatean lortu zuen. 1988an etorri zen Ameriketara. Itzultzaile lanak egin izan ditu Euskal Herrirako zein Estatu Batuetarako. Besteak beste, bikoizketa lanak telebistarako, ingelesetik euskararako script-moldaketak, ekoizpen lanak haurren programetan, euskara eskolak eman ditu Euskal Herrian. Estatu Batuetan, Nevada-Renoko Unibertsitatean, Iowako Unibertsitatean eta Boise State Unibertsitatean ere aritu izan da euskara eta gaztelera eskola-emaile. Idahora heldu izan diren Euskal Herriko agintarien interpretari izan da, eta lan bera egin du Idahoko Estatuko gobernadore eta goi-mailako agintarientzat. Literatura arloan, Bernardo Atxaga itzuli izan du ingelesera. Nere Lete Boisen bizi da, bertako euskaldun batekin ezkonduta.
Nere Lete filologo, irakasle eta itzultzaile-interpretari errenteriarra Boisen finkatua dago (argazkia EuskalKultura.com)

Nere Lete filologo, irakasle eta itzultzaile-interpretari errenteriarra Boisen finkatua dago (argazkia EuskalKultura.com)


bisita