Mendiko Euskaldun Cluba Euskal Etxea Gardnerville Nevada Estatu Batuak (AEB)
Gardnervilleko Euskal Etxea
- Kalea
- P. O. Box 2168
- Herria
- Gardnerville
- Herri kodea
- 89410
- Estatua/Probintzia
- Nevada
- Herrialdea
- Estatu Batuak (AEB)
- Telefonoa
- 1 (775) 782 5266
- E-posta
- tmfernandez@hotmail.com
- Weba
- http://www.nabasque.org/Members/Gardnerville.htm
- Testua
- Nevadako beste hainbat bezala, euskal tradizio handiko herriak dira Gardnerville eta itsatsitako Minden eta, oro har, Nevadako Carson eta Smith Valley inguruok. Garnervilleko Mendiko Euskaldun Cluba 1981ean hasitakoa da. Antolatzen dituen ekimen nagusiak martxoko hirugarren asteburuan egiten duen Mus Txapelketa da, seguruenik Estatu Batuetako euskal etxeenen arteko entzutetsuena eta urteroko piknika, abuztuko bigarren larunbatean, gaur egun bi urtean behin NABO Kantari Egunarekin batera egiten dena. Bestela ere klubak egiten ditu elkarretaratzeak herriko hiru euskal jatetxeetan (Overland, JT eta Country Club). Jatetxe hauetan izaten dira bestela ere tarteka euskal jaiak eta euskal musikari eta dantzaldiak. 2001ean Klubak bertako euskal immigranteen historia biltzen duen liburua argitaratu zuen; euskal elkartearen bidez eskura daiteke.
