Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Lisa Corcostegui Reno Nevada Estatu Batuak (AEB)

Lisa Corcostegui Reno Nevada Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Herria
Reno
Estatua/Probintzia
Nevada
Herrialdea
Estatu Batuak (AEB)
E-posta
lcorcostegui@unr.edu
Weba
http://www.dantzariak.net
Testua
Bizkaiko aiton-amonak zeuzkan amaren aldetik Lisa Corcosteguik. Oregoneko Ontarion hazia, Renon bizi da 1988an Enrike Corcostegui donostiarrarekin ezkonduz geroztik. Aditua euskal dantzetan. Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) "Zenbat Gara" taldeko sortzaile eta alma mater-a. Euskal dantzen etengabeko ikerle. Bere abildadeak jantzien eremura ere zabaltzen dira, jantzien ikerle eta egile ere baita. Dantza eta jantzi aholkularia ibili izan da Zenbat Gara taldearentzat eta Ontarioko (Oregon), Battle Mountain eta Winnemuccako (Nevada) eta "Boise'ko Gazteak" taldeentzat (Idaho). Quebec-eko Trois-Pistoles herriko "Parc de l'Aventure Basque"rentzako izan da aholkulari eta jantzigile. Lisa Corcostegui doktorea da Euskal Ikasketetan eta Euskal Herriko eta diasporako euskal dantza eta identitateari buruz egin zuen tesia Nevada-Renoko Unibertsitatean.
Lisa Corcostegui euskal dantza eta jantzi tradizionalei buruzko bere erakusketan, Boiseko Euskal Museoan eskaini zuelarik (argazkia EuskalKultura.com)

Lisa Corcostegui euskal dantza eta jantzi tradizionalei buruzko bere erakusketan, Boiseko Euskal Museoan eskaini zuelarik (argazkia EuskalKultura.com)


bisita