Lisa Corcostegui Reno Nevada Estatu Batuak (AEB)
- Herria
- Reno
- Estatua/Probintzia
- Nevada
- Herrialdea
- Estatu Batuak (AEB)
- E-posta
- lcorcostegui@unr.edu
- Weba
- http://www.dantzariak.net
- Testua
- Bizkaiko aiton-amonak zeuzkan amaren aldetik Lisa Corcosteguik. Oregoneko Ontarion hazia, Renon bizi da 1988an Enrike Corcostegui donostiarrarekin ezkonduz geroztik. Aditua euskal dantzetan. Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) "Zenbat Gara" taldeko sortzaile eta alma mater-a. Euskal dantzen etengabeko ikerle. Bere abildadeak jantzien eremura ere zabaltzen dira, jantzien ikerle eta egile ere baita. Dantza eta jantzi aholkularia ibili izan da Zenbat Gara taldearentzat eta Ontarioko (Oregon), Battle Mountain eta Winnemuccako (Nevada) eta "Boise'ko Gazteak" taldeentzat (Idaho). Quebec-eko Trois-Pistoles herriko "Parc de l'Aventure Basque"rentzako izan da aholkulari eta jantzigile. Lisa Corcostegui doktorea da Euskal Ikasketetan eta Euskal Herriko eta diasporako euskal dantza eta identitateari buruz egin zuen tesia Nevada-Renoko Unibertsitatean.
