euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Dantza taldeak

Itzelak Dantza Taldea Ney York Estatu Batuak (AEB)

New Yorkeko Euskal Etxeko dantza taldea klubaren eraikinaren aurrean
New Yorkeko Euskal Etxeko dantza taldea klubaren eraikinaren aurrean
Ez da erraza New York bezalako hiri erraldoi batean euskal dantza talde batekin aurrera egitea, baina horretan aritzen dira eta ahalegin eskergaitza egiten dute klubaren ospakizunetan present egoteko New Yorkeko Itzelak taldekoek. Anna Mary Aguirre newyorktarrak ordu eta ahalegin dexente utzi izan ditu klubeko gazteenei dantzak irakasten.

Historia luzea daukate New Yorkeko dantzariek. Txistulariak eta musikariak ere izan dituzte, hala nola Oñatibia bera edo Anjel Viña. 1995ean lehenengo aldiz bidaiatu ziren Boiseko Jaialdira New Yorkeko Euskal Etxearen ordezkari. Zaharrenek oroituko zuten 36 urte lehenago New Yorkeko ordezkaritza bat Oñatibia buru Renoko Jaialdi Handira joan zenekoa, aldi berean erbesteko Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza zeramala.

Helbidea: 307 Eckford Street

Hiria: Brooklyn

Hiri kodea: 11222

Estatua/Probintzia: New York

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: (718) 383-1974

E-posta: info@NewYorkBasqueClub.com

Web: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia