euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Musika, Bertso eta Kantua

Fireants (The) Musika Taldea Buffalo Wyoming Estatu Batuak (AEB)

Fireants-eko kideak
Fireants-eko kideak
Euren hastapena mexikar motako musikarekin izan zen, Texas eta Louisianako moldea bildu zuten geroago, ondoren hango-hemengo eraginak biltzen segitu zuten eta perkutsiojolea euskal jatorrizkoa denez, euskal molde tradizionalak ere eurenganatu zituzten, ongi eurenganatu ere. Talde gisa 1992an hasi ziren eta hainbat ekitaldi, biltzar eta bilkuretarako jo izan dute. Mugitzera deitzen duen frango musika alaia da eurena. Emanaldiei dagokienez, Mexikon zein Estatu Batuetan zehar jo izan dute, Mexikon besteak beste Guerreron, Pungarabato edo Ciudad Altamiranon, eta Mexiko hiriburuan. Estatu Batuetan, besteak beste, Bismark eta North Dakotako "Festival of Cultures"en, Billings-en, Washington estatuan... Euskal festei dagokienez, ardura jo izan dute Wyoming-eko Buffaloko euskal ekitaldietan eta bertako Agorrileko Andra Dena Mari Eguneko euskal pikinikan. Taldeko liderra, Buffaloko Zaharrer Segi euskal dantza taldeko soinulari ofiziala da. Bi CD karrikaratu dituzte orain artean: "Bury My Clothes" (Mochomo Music, Buffalo, Wyoming, 1997) eta "Aunts on Ice" (Mochomo Music, Buffalo, Wyoming, 2000). Honakoek osatua da taldea: Cindy Baker (baxua and ahotsak), Margo Brown (perkutsioa, pianoa and ahotsak), Courtney Caplan (gitarra eta ahotsak), Caitlin Romtvedt (arrabita, saxo altua, and ahotsak) eta David Romtvedt (trikia eta botoi akordeoiak oro har, tronpeta and ahotsak).

Helbidea: 457 North Main

Hiria: Buffalo

Hiri kodea: 82834

Estatua/Probintzia: Wyoming

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: 1 (307) 684-2194

E-posta: romtvedt@wyoming.com



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia