Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Euskal Giroa Basque Women's Folk Ensemble Chino Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

Euskal Giroa Basque Women's Folk Ensemble Chino Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Kalea
PO Box 1080
Herria
Chino
Herri kodea
91710
Estatua/Probintzia
Kalifornia
Herrialdea
Estatu Batuak (AEB)
E-posta
john.ysursa@verizon.net
Nola Iritsi
Klikatu hemen
Bazkideak
10
Testua
Emakume folk abesbatza gisa sortu zen "Euskal Giroa" 1980 hamarkada amaieran Chinon, kantatzea eta euskaraz kantatzea maite zuten belaunaldi desberdinetako emakumeak bilduz. Euskal kantu zahar eta berriek osatzen dute euren errepertorioa. Arreta berezia ipintzen diete emakumeei buruzko eta emakumeak protagonista dauzkaten abestiei.

Euren kantuetako asko a capela kantatzen dituzte eta beste batzuetan instrumentuen laguntzaz baliatzen dira (soinu diatoniko eta kromatikoa, gitarra, mandolina, panderoa, flauta). Kantuak hala eskatzen duenean, dantzatu ere egiten dute. Izan ere lana hartu dute euskal eskualde batzuetako kantuak eta eskualde horietako dantza urratsak elkarrekin biltzen, emaitza ederrak lortuz ildo honetan.

Lehenengo etorria Juan Antonio Urbeltz ikerlari eta koreografoaren Irradaka ikuskizunetik heldu zitzaien. Geroztik beste hainbat dantza-musika landu dituzte, hala nola Donostiako Hiru Damatxo, Lau Andreen besta, Arroxa Xuriaren Azpian, Maiana, Astotxo Bat Baneuko, Artolak Dauko, Basatxoritxu...

Euskal jantzi tradizionalak soinean abestu ohi dute, kantu eta dantzekin ados beti. Normalean Chino eta Hego Kalifornia aldean aritu izan badira ere, Arizonan, Nevadan eta Idahon ere egin dute emanaldirik. 1989an hasi zirenean, hiru belaunalditako partaideak zeuzkaten. Egun partaide ia guztiak Kalifornian jaiotako euskaldunak dira.
Chinoko "Euskal Giroa" taldeko kideak Euskal Besta batean kantari eta dantzari

Chinoko "Euskal Giroa" taldeko kideak Euskal Besta batean kantari eta dantzari

bisita