Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Centro Basco Euskal Jatetxea Chino Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

Centro Basco Euskal Jatetxea Chino Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak

Centro Basco Basque Restaurant

Kalea
13432 Central Avenue
Herria
Chino
Herri kodea
13432
Estatua/Probintzia
Kalifornia
Herrialdea
Estatu Batuak (AEB)
Telefonoa
1 (909) 628-9014
Faxa
1 (909) 628-1331
E-posta
bghelton@verizon.net
Testua
Argentinatik etorritako Jean-Baptiste Robidart euskaldunak sortu zuen Centro Basco, 1940an zutitutako eraikina. Urtetan euskal ostatu izana, lau gela errentatzen ditu oraino, baina egiazki negozio bakarra jatetxea da, jatetxe handia eta bezerotza zabala duena. Aparkalekua eta pilota kantxa ere baditu. 1970tik Pierre eta Monique Berterretche eta euren familiak kudeatzen dute. Maleruski Jatsun sortu eta Irisarrin hazi Pierre 2000an tupustean hil zen eta geroztik haren emazte Monique izpurarrak eta Kalifornian sortu Joseph, Bernadette eta Jeanne seme-alabek segitzen dute. Seme-alabek xarmantki mintzo dute euskara. Besteak beste, heiekin ari da Centro Bascon lanean Maite Biscaichipy bidarraitarra. Chinoaldeko euskaldunen biltokia da Centro Basco. Bildoskia, bertako espezialitatea, baina beste anitz gauza ere zerbitzatzen du. Areto handiak dauzka: 238 jarleku batetik, 150 bestetik eta 200 lagunendako banketeendako sala. Barra-zerbitzu osoa dauka, picona, ricarda eta pernoda barne. Igandeak partikularzki euskaldun asko erakartzen dituzten egunak dira. Jaietan "brunch" edo hamaiketako-bazkari berezia zerbitzatzen dute eta, ondoren, saletako batzuetan anitz jende artzen da musean. Astelehenetan itxita.
Chinoko Centro Basco jatetxea (argazkia EuskalKultura.com)

Chinoko Centro Basco jatetxea (argazkia EuskalKultura.com)


bisita