euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Dantza taldeak

Boise'ko Gazteak Dantza Taldea Boise Idaho Estatu Batuak (AEB)

"Boiseko Gazteak"eko dantzariak San Inazio jaietako emanaldian
"Boiseko Gazteak"eko dantzariak San Inazio jaietako emanaldian
Boiseko gainerako taldeen eta euskal klub beraren harrobia da Boise'ko Gazteak. Adinaren araberako lau azpitaldetan banatzen dira, bakoitzak bere izena eta guzti: Txikitxoak (3-5 urte artekoak), Txulitos (6-8), Azkarrak (9-11) eta Nagusiak (12-14). Linda Barinagak zuzentzen ditu gazteenak eta Jeremy Malone-k zaharrenak.

Urte osoko ikasturtea egiten dute, irailean hasi eta apirileraino. Astero biltzen dira Boiseko Euskal Etxeko saletan. Dantzarekin batera, gazteenek kantuak ere lantzen dituzte. 2001-02 ikasturtean, lehenengo aldiz, beste zenbait gai ere hasi zaizkie irakasten, horien artean historia, hizkuntza, kultura, sukaldaritza eta kirola. Emanaldiak Boisealdean egiten dituzte normalean, Euskal Etxearentzat eta bisitarientzat. Behin 14 urte bete eta gero dantzariak Oinkarietara pasatu ohi dira.

Helbidea: 601 Grove Street

Hiria: Boise

Hiri kodea: 83702

Estatua/Probintzia: Idaho

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: (208) 342-9983

E-posta: lroseyb@aol.com.

Web: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia