euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Musika, Bertso eta Kantua

Bernardo Yanci Soinujolea Elko Nevada Estatu Batuak (AEB)

Bernardo Yanci Elkoko soinujole lesakarra, Steve Mendive laguntzaile daukala
Bernardo Yanci Elkoko soinujole lesakarra, Steve Mendive laguntzaile daukala
Lesakan sortua eta gaztetan Estatu Batuetara eta Elkora mugitua, Nevadaren estatu urteurrenean, 1964an, hasi zen jotzen Ameriketan akordeona Bernardo Yanci. Lesakako yancitar musikarien kastakoa, ongi menperatzen du Bernardok akordeonaren teknika eta artea.

Euskal eta amerikar errepertorio zabala dauka. Kontzertuak eta pieza klasikoak ere maisutasunez eskaintzen ditu. Elkoko dantzariendako anitz urtez jo izan du. Askotan Elko bertako Jean Iribarne arnegitarrak klarinetean eta Juan Uriaguereca bermeotarrak panderoan lagundurik jotzen du.

Helbidea: P.O.Box 1321

Hiria: Elko

Hiri kodea: 89801

Estatua/Probintzia: Nevada

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: (775) 738-6942

E-posta: yanci@msn.com



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia