Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Basque Girl's Club Boise Idaho Estatu Batuak (AEB)

Basque Girl's Club Boise Idaho Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Kalea
601 Grove Street
Herria
Boise
Herri kodea
83702
Estatua/Probintzia
Idaho
Herrialdea
Estatu Batuak (AEB)
E-posta
Rach0688@aol.com
Bazkideak
9
Testua
Boiseko talde historikoa da, 1936ko irailean sortua. Bertan jaiotako lehenengo belaunaldiko emakumeak batzen ditu. Garrantzia izandakoa da Boiseko bizitza euskaldunean. Bere garai oparoenak pasatuak ditu eta gaur egun bederatzi kide dauzka, guztiak larogei-larogeita hamar urte ingurukoak.<br><br> Juanita Ormaechea eta beste emakume batzuk sortua, Boisen euskaldunek egin dituzten hamaika ekintzetan lehen lerroko langile eta sostengu-emaile izan dira. Euskal ekimenen aldeko "fundraiser" edo diru-bilketak egin dituzte, Euskal Etxea eraikitzeko, euskal proiektuak aurrera ateratzeko, gaixoak bisitatu dituzte, afariak antolatu, han eta hemen kozinatu, josi, armadan dauden euskal soldaduei idatzi...<br><br> Astean behin batzen ziren, kideen etxeetan beti, solastu, planak egin eta Boiseko euskalgintzan euren ezinbesteko laguntasuna emateko. Gaur egun Boiseko euskal erakunde berriek bildu dute eurak utzitako lekukoa, besteak beste Aiztan Artean elkarteak. Oraindik ere segitzen dira batzen, aldian kide baten etxean. Gaur egun gelditzen diren bederatzi kideak dira Connie Aldape, Julie Abraham, Anes Mendiola, Rose Murelaga, Marie Arregui, Maty Larrondo, Vicky Alonso, Petra Cengotita eta Celestina Arana. Guztiak bertan jaioak eta euskaradunak.

bisita