Aitzindari izan zen Lapurdiko kostaldean egoitza duen Basque Arts enpresa euskal produktuak internet bidez munduratzen. Euskal Herrian eginiko hainbat produktu eskaintzen dituzte eta, dituen asmo komertzialekin batera, begibistakoa da euskal kulturaren ezaguera zabaltzea euren asmoetako bat ere badela. Saltzaile izateaz gain, euskaltzale ere bada-eta enpresa hau, eta hori berehala atxematen da web gunean bertan, zati komertziala eta kulturala baititu. Izan ere, hainbat euskal kultur tradizioen berri izan nahi duenak leku egokia izan dezake Basque Arts bere jakin nahiak asetu edo baretzeko. Web gunea Phillips International Consulting enpresak sortu du, internet soluzio integralak ematera dedikatua den enpresak.
Caroline Phillips da bertako eta web guneko arduraduna. San Franciscon jaioa, Caroline Euskal Herrian laketua da. Izan ere, euskaldun bilakatu eta, berezko ingelesarekin batera, euskara, frantsesa eta espainola ere mintzo ditu. Kantari gisa, bere alaba euskaldunaren aitarekin, Mixel Ducau-rekin, "Bidaia" taldea osatzen du, Euskal Herrian ezezik Ipar Ameriketan ere kantuz ibili ohi dena, azkenekoz Kalifornian joan den abuztuan.
Helbidea: 2 rue Bourgneuf
Hiria: Baiona-Bayonne
Hiri kodea: 64100
Estatua/Probintzia: Euskal Herria
Herrialdea: Euskal Herria
Telefonoa: 33 559 595900
Fax: 33 559 595901
E-posta: info@basquearts.com
Web: ikusi