Hemen zaude: Hasiera Argazki Galeria Venezuela Begoñako Amaren festak Venezuelako Naguanaguan
Dokumentu Akzioak

Begoñako Amaren festak Venezuelako Naguanaguan

Tamaina 30.0 kB - Fitxategi-mota JPEG image
Begoñako Ama (Virgen de la Begoña esaten diote hemen) Naguanagua herri venezuelarreko zaindari edo patroia da, Carabobo estatuan. Orain, abuztuaren 6tik hasita eta hilaren 19ra arte doazen bi aste t'erdietan, estatuko Valencia hiriburuaren ondoan dagoen herri honek bertan tradizio handikoa den Begoñaren Azoka ospatuko du, tartean ekitaldi erlijiosoak, musikalak, kulturalak, zezenei loturikoak eta jai arlokoak oro har protagonista. Horien partaide izango da baita ere, Carabobo Eusko Etxea, bereak ere erantsiz, izan ere 18an, larunbatarekin, ospatuko baitute bertako euskaldunek euren egoitzan Ama Birjinaren eguna kari antolatu duten egun handia. Aukera baliatzen dugu eurei eta Diasporan zein Euskal Herrian euren urteko jai edo piknikak ospatzen ari diren guztie Zorionak bidaltzeko. Argazkian, Caraboboko Eusko Etxean dagoen Begoñako Amaren irudia (argazkia EuskalKultura.com)
Slide show control
 

bisita