Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuzendaritza berritu du Rosarioko Emakume Abertzale Batzak; Maria Cristina Mercado, lehendakari

Zuzendaritza berritu du Rosarioko Emakume Abertzale Batzak; Maria Cristina Mercado, lehendakari

2010/04/20

Rosarioko Emakume Abertzale Batza elkarteak, Santa Fe probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu duela adierazi du ohar baten bidez. Agintealdi hasi berrian elkartea gobernatuko duen Zuzendaritza Batzordeko buru Maria Cristina Mercado izan da hautatua, eta berarekin batera arituko dira, besteak beste, Cintia Lassalle, lehendakariorde; Monica Gonzalez, idazkari; Angela Gandini, idazkariorde; Maria Cristina Arregui, diruzain; eta Maria Carmen Martin Erguia, diruzainorde.

Rosario, Argentina. Rosarioko Emakume Abertzale Batza elkarteak, Santa Fe probintzian --gaztelaniaz Asociación de Mujeres Vascas de Rosario ere esaten diote--, Zuzendaritza Batzordea berritzeko prozesua burutu berria du, elkarteko barne araudiak eskatutakoaren arabera. Ondorioz, honakoak izango dira agintealdi berrirako euskal etxe gisa ofizialki onartua dagoen elkarteko agintariak.

-Lehendakaria: Maria Cristina Mercado
-Lehendakariordea: Cintia Lassalle
-Idazkaria: Monica Gonzalez
-Idazkariordea: Angela Gandini
-Diruzaina: Maria Cristina Arregui
-Diruzainordea: Maria Carmen Martin Erguia

-Batzordekide Titularra: Mercedes Balbuena Rios
-Batzordekide Titularra: Marta Riboneto
-Batzordekide Ordezkoa: Elsa Salas
-Batzordekide Ordezkoa: Rosa Murua
-Batzordekide Ordezkoa: Jorgelina Lukossius

-Sindiko titularra: Malaia Lukossius
-Sindiko ordezkoa: Norma Soubelet

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita