Zuzendaritza berritu du Coronel Dorregoko 'Denak Elkarrekin' EEak; Ernesto Errazquin, lehendakari
Elkarteko barne agintzaritza eta Zuzendaritza Batzordea berritu ditu Coronel Dorregoko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Ohiko Batzar Nagusiak erabakitakoaren arabera, Ernesto Martin Errazquin da 2009-2010 eperako lehendakaria, eta berarekin batera arituko dira, besteak beste: Juana Isabel Errazquin, lehendakariorde; Velia Olabarria, idazkari; eta Ana Maria Claverie, diruzain.
Coronel Dorrego, Argentina. Coronel Dorregoko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxeak joan den apirilean egina du elkarteko Ohiko Batzar Nagusia, eta bertan erabakitakoaren arabera, honela geratu da 2009-2010 epean Euskal Etxea gobernatuko duen Zuzendaritza Batzordea:
-Lehendakaria: Ernesto Martín Errazquin
-Lehendakariordea: Juana Isabel Errazquin
-Idazkaria: Velia Olabarria
-Diruzaina: Ana Maria Claverie
-Batzordekide titularrak: Elda H. Dionisio, Miguel Bernat, Adriana Teresita Perez
-Batzordekide ordezkoak: Calina Amestoy, Jose Horacio Eceiza, Maria Susana Errazquin
-Kontu ikuskatzaile titularrak: Mabel Elena Prieto, Graciela Larreguy, Beatriz Claverie
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Zulma Bairo


