euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Emakume Abertzale Batzak Batzordea berrituta, Cristina Mercadok segitzen du lehendakari

2012/04/27

Rosarioko Emakume Abertzale Batzak deituriko ospakizuna herriko Zazpirak Bat Euskal Etxean, 2010eko Banderaren Eguna kari
Rosarioko Emakume Abertzale Batzak deituriko ospakizuna herriko Zazpirak Bat Euskal Etxean, 2010eko Banderaren Eguna kari

PUBLIZITATEA

Rosarioko Emakume Abertzale Batzak Urteroko Biltzar Nagusia egin zuen apiril hasieran Banderaren Hirian eta estatutuek agindutakoari jarraiki Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozketa egin zuen, ondorioz Maria Cristina Mercado berriz ere hautatua izan delarik elkarte historiko honetako lehendakari, lagun izango dituela Cintia Lassalle, lehendakariorde, eta gainerako batzordekide Maria Cristina Arregui, Mercedes Balbuena Rios, Maria Asuncion Echaniz eta Jessica Lassalle.

Rosario, Argentina. Rosarioko Emakume Abertzale Batzaren Urteroko Biltzar Nagusia apirilaren 4ean egin zen Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxearen baitan, izan ere aurten bere Mendeurrena ospatzen ari den eta azaroan Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatuko duen euskal etxe honen baitan, Emakume Abertzale Batzako kideak eurak ere laguntzaile. Azaroan 74 urte beteko dituen emakume elkarte rosariotarraren Zuzendaritza Batzordea honako kideek osatzen dute Biltzarren berritzeko bozketa egin ostean:

-Lehendakari: María Cristina Mercado
-Lehendakariorde: Cintia Lassalle
-Batzordekide Titular: María Cristina Arregui, Mercedes Balbuena Ríos, María Asunción Echaniz y Jessica Lassalle
-Batzordekide Ordezko: Ángela Gandini

-Sindiko Titular: María Luisa Aguirrre
-Sindiko Ordezko: Norma Soubelet



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia