euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jatorri bila? Genealogia, heraldika eta emigrazioari buruzko baliabide zerrenda hau abiapuntua izan daiteke

2008/11/27

Europa eta Ameriketako Barrenengoatarrak familiaren sorburu den Amurrion bildu ziren 2005ean
Europa eta Ameriketako Barrenengoatarrak familiaren sorburu den Amurrion bildu ziren 2005ean

PUBLIZITATEA

Gure webgunera sarri heltzen dira euren jatorriaren bila dabiltzanen mezuak, abizen euskalduna duten ela ez galdetuz, edo emigrazioak bananduriko ahaideen arrastoa aurkitu nahian. Gaur egun teknologia berriek eta internetek bilaketa horretan aritzeko baliabide eta aukera asko eskaintzen ditu, eta irakurleen eskariari erantzunez artikulu honetan zerrenda batera bildu ditugu batzuk. Genealogiaren munduan sakontzen hasteko aukera zabala da: abizenen datu baseak, genealogia foro eta posta zerrendak, Diasporan sakabanatutako familien webguneak, zuhaitz genealogikoak egiteko softwarea eta askoz gehiago. Gure irakurleei lotura hauetan klik egin eta ikusmiran ibiltzeko gonbitea egiten diegu; nork daki, agian hemen emango dute jatorria aurkitzeko bidean lehen pausoa.

Donostia-San Sebastián. Atal berri bat sortu dugu gure irakurleentzat: Euskal Genealogia. Bertan euren jatorrien bila dabiltzan irakurleek lagungarri izan ditzaketen hainbat baliabide bildu ditugu: zuhaitz genealogikoak egiteko softawareak, abizenen datu baseak, posta zerrenda... Horrezaz gain Diasporan zehar euskal abizena duten familiek sortutako webgune zerrenda bat ere osatu dugu, bertan abizen bereko senitartekoak aurkitu eta urtero egiten dituzten bilkuratan ezagutzeko aukera izan dezake irakurleak, edo abizenaren zuhaitz genealogikoa ezagutu... Badira ere abizen jakin bati buruzko webguneak, abizenaren jatorri, armarri eta informazioarekin. Euskal Genealogia atala sustraien bilaketa horren abiapuntu izatea espero dugu. 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia