euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zoriondu Gabonak euskaraz, sarean doan topa daitezkeen postal birtual hauekin

2012/12/17

HABEren Ikasbil webguneak eskaintze duen postaletako bat
HABEren Ikasbil webguneak eskaintze duen postaletako bat

PUBLIZITATEA

Eguberrietan lagun eta senitartekoei agur berezi bat helarazteko era erraz eta polita izan daiteke internet bidez postal birtualak bidaltzea. Eta are ederragoa, euskaraz, noski! Jarraian, urtero legez, sarean aurkitu ditugun euskal postalak bildu ditugu zuei eskaintzeko. Doakoak dira eta gehienak mezu batekin pertsonalizatu daitezke. Orain duzue garaia, gertu zein urrun bizi direnei Gabonak zoriontzeko!

Donostia-San Sebastian. Urtero legez, Gabonak gertu dira eta gure irakurleak sarean aurki daitezkeen euskal postalei buruz hasi zaizkigu galdezka. Jarraian, aurten aurkitu ditugunen zerrenda:

-Ikasbil: HABEren euskara ikasleentzako guneak postal aukera zabala eskaintzen du: Maitasunezkoak, Zoriontzekoak eta Gabonetakoak ataletan sailkatuta. Postal asko animatuak dira, eta denak dira umoretsuak. Eta euskaraz!

-Kukuxumusu: munduan zehar ezaguna da enpresa nafarra bere irudi moderno eta koloretsuengatik. Webgunean Gabonetako postal sorta berezia eskaintzen du. Beti ere, originaltasun eta lotsagabekeria punttu battekin. Olentzero, Mari Christmas, Merri Toro eta beste pertsonaiak dira protagonista. Krisiak ere aipua du aurten:

Kukuxumusu postala

-www.manycomics.com webgunean; hemen Gabonetako opariak, 12 mahatsak,  Zorionak, Ezinezko misioa... dira postaletako batzuk.

-Postalak.com: euskarazko postal birtualen webgune honetan denetariko postalak aurki daitezke, eta horietako batzuk, noski, Eguberritakoak dira.

-Pirritx eta Porrotx: Etxeko txikiak zoratuko dituen postala egiteko aukera ematen du Pirritx eta Porrotx pailazoen webguneak. "Zu ere pailazo" atalean argazki bat igo eta bertan agertzen dena pailazoen bibote, motots eta betaurrekoekin molda daiteke. Postalean testua gehitu ondoren, inprimatu edo internet bidez bidal daiteke.

-BiscayTIK: Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen BiscayTIK Fundazioak Gabonetako postal sorta polita eta originala eskaintzen du. Horretarako baldintza bakarra fundazioaren webgunean erregistratzea da.  

BiscayTIK Oma

[Oma Basoa, BiscayTIK Fundazioaren Eguberri postal honetan (irudia BiscayTIK/CCBYNCND]

-Zernola.net: gai desberdinei buruzko postalak; gehienek ez dute loturarik Gabonekin, baina badira erabilgarriak izan daitezkeen zenbait. Kategoriak Zorionak, Urtaroak, Koloreak, Animaliak eta bidaiei buruzko Goazen! atala dira.

(Euskal postal gehiagoren webgunerik ezagutzen baduzu, idatz ezazu iruzkina eta zerrendara jasoko dugu)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia