euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zinea, euskara, bideoak eta dantza tailerra dira Berlingo Euskal Etxearen webgune berriaren proposamenak

2011/02/17

Berlingo Euskal Etxearen webgunearen irudia
Berlingo Euskal Etxearen webgunearen irudia

PUBLIZITATEA

Ainhoa Añorgak, Berlingo Euskal Etxeko presidenteak, elkarte euskal alemaniarrak webgunea berritu duela jakinarazi digu eta bertan ikusmiratzeko gonbitea luzatzen die EuskalKultura.com-eko irakurleei. Webgunearen helbidea www.euskaletxea.de da eta bertan elkartearen ekimenen berri topatuko duzue. Alemaniar hiriburuan eta inguruetan egiten diren euskal jarduerak ere jasotzen dira eta Gernika Kulturverein elkarte euskal-alemaniarrari buruzko atala ere bada.

Berlin, Alemania. Berlingo Euskal Etxeak webgune berritua aurkeztu du. Webgune honetan Berlingo euskaldunek euren elkartearen ekimenen eta hurrengo hitzorduen berri ematen dute, aldi berean alemaniar hiriburuan eta inguruan egiten diren euskal jardueren berri jasoz. Alemanez dago webgunea, euskarazko pasarte batzuekin.

Azken sarreren artean hitzordu bat euskal zinemarekin aurki dezakegu. Larunbat honetan Postdam-en 'Lucio' dokumentala (nafar anarkista ezagunari buruzkoa) eta 'Ander' filma izango dira ikusgai (bere homosexualitatea deskubritzen duen baserritar euskaldun baten istoria kontatzen du azken honek). Emanaldiak arratsaldeko bostetan hasiko dira Rudolf-Breitscheid-Straße 46, 14482, Potsdam helbidean.

Webguneak Freie Unibertsitatean hasiko den euskara ikastaroaren berri ere badakar. Mikel Babiano izango da irakaslea eta bi zatitan banatuko da ikastaroa hau: lehena, Euskera I, otsailaren 21ean hasi eta martxoaren 10ean bukatuko da. Bigarrena, Euskera II, martxoaren 21ean hasi eta apirilaren 7an bukatuko da. Informazio gehiago, hemen.

-www.euskaletxea.de

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia