Zientziaren Ikerketarako Ikerbasque Fundazioak 40 lanpostu eskaintzen ditu goi-mailako ikerketak egiteko
Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, 40 lanpostu eskaintzen ditu nazioarteko ikerketetan esperientzia duten ikerlarientzat. Alde batetik, 40 lanpostu horietatik 30 nazioartean dauden ikerlarientzat izango dira eta doktore-tesia 2004ko urtarrila baino lehen bukatu izana, egun euskal ikerketa zentro batean ez aritzea eta nazioartean esperientzia izatea baloratzen dira. Beste 10 lanpostuak esperientzia maila zabala duten ikerlari profesionalentzat izango dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sortu zuen Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioa, Euskal Herriko ikerketa-gaitasuna sustatzeko.
.
Bestetik, “Fellowships 2009” deialdian 10 lanpostu eskaintzen dira eta Euskal Herritik kanpo ari diren ikerlarientei zuzendua da. Lanpostua 6-12 hilabete bitartean luzatuko da 2009. urtean zehar. Lanpostu honen eskaera egiteko, eskaera orria, kurrikuluma eta azken bost urteetako ibilbide profesionala jasotzen duen txostena aurkeztu beharko dira. Bestetik, lanpostua ematerako orduan, ikerketa proiektuaren garrantzia, hautagaiaren perfila eta esperientzia eta Ikerketa Taldeak eskainitako bikaintasun maila hartuko dira kontuan. Eskabideak bidaltzeko epea urriaren 30ean bukatuko da. Informazio osoa, hemen.
Ikerbasquek 2 urte daramatza gisa honetako ikerketa eskaintzak plazaratzen eta ikerketaren alorrean esperientziadun jendea bildu nahi da. Legealdi honetan mundu osoko 100 ikerlari Euskal Herrian burutuko diren ikerketa proiektuetan barneratzea da, Euskal Sistema Zientifikoa indartu eta garatzeko asmoz. Nazioartean harrera oso ona izan duela agertu du Ikerbasquek EuskalKultura.com-i. Iaz adibidez, mundu osotik 1000 eskaera baino gehiago izan zituzten.
