euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zenbakit ekitaldik gogora ekarriko dute igandean Euskadiko Guda Ontzidiaren 75. urteurrena

2012/02/28

'Gipuzkoa' bou-ko eskifaia borrokaldi baten ostean; gabardina beltzez Galdoa komandantea (argazkia Deia)
'Gipuzkoa' bou-ko eskifaia borrokaldi baten ostean; gabardina beltzez Galdoa komandantea (argazkia Deia)

PUBLIZITATEA

Jose Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritzak sortu zuen Euzkadiko Guda Ontzidiak itsas-armada matxinoaren kontra gauzatu zituen batailen 75. urteurrena beteko da datorren asteburuan. Jaurlaritzak lau bakailao-ontzi eta berrogeita hamar bat ontzi gerla-ontzi izateko moldatu zituen. Modu traketsean egokitutako euskal ontzien ekintza entzutetsuena 1937ko martxoan gertatu zen, frankisten Canarias gerra ontziaren kontra borrokatu zutenean. Datorren igande eta astelehenean gogora ekarriko da ekitaldi heroitsua Bermeon eta beste herri batzuetan.

Bermeo, Bizkaia. Euzkadiko Guda Ontzidia Euzko Jaurlaritzak sortu zuen 1936ko urrian itsas-armada errepublikarrari itsasoko trafiko lanetan eta arrantzu-ekintzen babesean laguntzeko, eta euskal portuak eta euskal urak oro har itsasazpiko minen mehatxutik kanpo uzteko. Parte hartu zuen ekitaldi garrantzitsuena 1937ko martxoaren 5ean bizi izan zuena izan zen, bere ontzietako batzuk Canarias kruzero matxinoaren kontra aritu baitziren Baionatik zetorren ontzi bat Bilboko portura sartu ahal izan zedin babesteko. Horregatik datorren igandean eta astelehenean, martxoaren 4ean eta 5ean alegia, Bermeon eta beste euskal herri batzuetan marinel euskaldunen omenaldi eta gorazarre ekitaldiak egingo dira.

Hona esteka batzuk duela 75 urteko ekitaldiari eta oraingo ospakizunari lotuak:

-Matxitxakoko Borrokaren 75. urteurrena
-Matxitxako elkartea Facebooken
-Juan Pardo: 75 aniversario del combate naval de Cabo Matxitxako
-
La Heroica Marina Vasca: La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia