euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zea Mays-ekin jo nahi al duzu Bartzelonan? Parte hartu Euskal Herria Sona jaialdiaren lehiaketan!

2014/07/29

Iazko EH Sona! jaialdiaren kartela
Iazko EH Sona! jaialdiaren kartela

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxeak EH Sona musika jaialdiaren baitan lehiaketa antolatu du hirugarren urtez jarraian eta deialdia egin die Euskal Herriko musika taldeei bertan parte hartzeko. Abestiak aurkezteko epea datorren irailaren 28a arte egongo da irekita. Saria honakoa da: jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea Bartzelonan, Razzmatazz aretoan Zea Mays talde ezagunarekin batera. Kontzertua azaroaren 21ean izango da.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak deia luzatu die euskaraz abestu eta EH Sona jaialdian inoiz parte hartu ez duten talde eta bakarlariei, EH Sona lehiaketan parte hartzeko gonbitea eginez. Lehiaketa honen saria EH Sona 2014 jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea da, Bartzelonan, Razzmatazz aretoan eta Zea Mays taldearekin batera.

Zure burua bertan ikusten duzu? Bada, lehiaketan parte hartzeko bete beharreko pausoak hauek dira: 

-gutxienez hiru abesti bidali irailaren 28a baino lehen Bartzelonako Euskal Etxera. 

-abestiak formatu digitalean bidali behar dira eta Bartzelonako Euskal Etxeak bere webgune eta blogean erabiliko ditu lehiaketa eta kontzertuaren berri emateko.

Epaimahaia Euskal Herrian eta Bartzelonan musika munduan lan egiten duten hainbat lagunek osatuko dute eta irabazlearen izena urriaren 1ean jakinaraziko da. Kontzertua azaroaren 21ean izango da eta talde irabazleak gutxienez 30 eta gehienez 50 minutuko saioa eskaini beharko du. Euskal Etxeak bere gain hartuko ditu taldearen bidaia, loa eta afari gastuak.

Informazio gehiago eta lanak bidaltzeko:

Bartzelonako Euskal Etxea Centre Cultural

c. Arc de Sant Vicenç s/n Bartzelona

kulturabcn@euskaletxeak.org

Bartzelonako Euskal Etxearen bloga.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia