euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Yon de Luisa Saseta, Diasporako euskaldun eta euskaltzale zintzoa hil da Mexiko Hiriburuan

2012/02/27

Pilotazalea eta oro har euskaltzalea zen Yon de Luisa. Argazkian, Celayako bere etxean hartu gintuen aldi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Pilotazalea eta oro har euskaltzalea zen Yon de Luisa. Argazkian, Celayako bere etxean hartu gintuen aldi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com erredakzioa. Joan den ostiralean hil da Mexiko Hiriburuan, bihotzeko arazo baten ondorioz, 75 urte zituela, Yon de Luisa Saseta, euskal diasporako kide ezagun eta esanguratsua, sortzez Donibane Lohizunen sortua, baina oso txikitandik --1937ko guda zela-eta-- Mexikora familiarekin iritsia eta bertan hazia, bere burua, izan ere, zinez euskaldun eta aldi berean zinez mexikarra jotzen zuela.

Euskaltzale, euskaradun eta abertzalea, oso pertsona ezaguna zen Mexikoko euskal zirkuluetan eta bere bizitza osoan bera eta bere familia izan dira euskal komunitateko kide. Mexiko DFko Euskal Etxeko kide izana, duela urte batzuk Celaya hirian bizi zen, El Bajio eskualdean, enpresari ere bazen-eta lanbidez, eta enpresaritza munduari lotua hain zuzen, azken urteotan Celayako Udalak udalerriko Garapen Ekonomikoko Zuzendari Nagusia izendatu zuen. Celaya eremua, izan ere, euskal enpresa eta ekimen industrial eta ekonomiko ugari biltzen duen lekua da, eta horiekiko harremana lantzen eta bideratzen lan egiten zuen de Yon de Luisak, ingeniari kimikoa bera.

Politikoki ideia abertzale sendoak zeuzkan eta bere bizitzan horiekin zintzo jokatzen saiatu zen, hainbat ekimenetan parte hartuz euskal egoerarekiko eta Euskadin zeudenekiko elkartasunez. Eusko Gudarosteko komandante izan zen Kandido Sasetaren iloba zen eta 2008an haren gorpuzkinak lurretik atera eta Asturiasetik Hondarribiako kanposantura eraman zituztenean, Mexikotik propio joan ziren Yon eta bere anaia Unai familiako kide gisa parte hartzera.

EuskalKultura.com-eko harpidedun, irakurle eta laguna zen. Bere emazteari, seme-alaba, biloba eta familiari, baita ugari zeuzkan lagunei ere gure dolumin zintzoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia