euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xabaltx kantariak Ingalaterra, Gales eta Irlandan bira hasiko du gaur Londonen emango duen kontzertuarekin

2007/10/02

Xabaltxen 'SMS galduak' diskaren azala
Xabaltxen 'SMS galduak' diskaren azala

PUBLIZITATEA

Gaur gauean Xabaltx kantari lapurtarrak emanaldia eskainiko du Londonen, London Basque Society euskal elkarteak eta Free Dimensional Productions-ek gonbidaturik. Kontzertu honekin Xabaltxek hasiera emango dio Ingalaterra, Gales eta Irlandan zehar egingo duen birari. Bi aste ibiliko da musikari eta kantari lapurtarra errepidean, guztira 10 kontzertu eskainiz. Xabaltxek bere lau diskoetako abestiak aurkeztuko ditu, tartean 'SMS Galduak' lana, azkena eta ezagunena. Lapurtarra bostgarren diskoa prestatzen ari da.
Kantari lapurtarrak kontzertua eskainiko du gaur Londonen, bertako euskal etxeak, London Basque Societyk, gonbidatua. Kontzertuari The Basque Music Machine izena eman diote eta The Sebright Arms tabernan izango da (31-35 Coate Street, London E2 9AG). Euskal musikariaren emanaldia 20:00tan hasiko da eta doan izango da, euskal etxeko webgunetik iragarri dutenez. Bihar bertan Galesen izango da Xabaltx, kontzertu berri bat eskaintzeko Penllyn herrian. Datozen egunetan egitarau mardula izango du kantariak Galesen: Machynlleth (osteguna 4), Caernarfon (ostirala 5) eta Aberystwyth (larunbata 6). Lapurtarraren birak segida izango du igandean Llanfrothen herrian eskainiko duen emanaldiarekin eta asteartean, urriaren 9an, Dolgellau herrian.

Birak Irlanda aldean jarraituko du ostegunean, urriaren 11an, Donegal konterriko Donluis herrian emango duen kontzertuarekin. Larunbatean, urriaren 13an, euskal musikaria Aran irletara joango da, Galway konterriko paraje eder honetan kontzertu berri bat eskaintzeko. Bukatzeko, hilaren 16ean Galesera bueltatuko da kantaria, Machynlleth-en emanaldi berri bat egiteko.


Lotura interesgarriak

Xabaltxen musika entzuteko
MySpace.com

London Basque Society – Euskal Elkartea
www.zintzilik.org/london

'Diaspora Bidaian' nazioarteko antzerkia
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 24an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia