Hemen zaude: Hasiera Albisteak Villa Mariako Euskal Etxeak, Argentinan, bere 53. Euskal Kultur Asteari ekin dio: gaur, kultura tailerra

Villa Mariako Euskal Etxeak, Argentinan, bere 53. Euskal Kultur Asteari ekin dio: gaur, kultura tailerra

2009/11/30

Hasi berria da Villa Marian, Cordona probintzia argentinarrean, bertako euskal elkarteak antolatzen duen 53. Euskal Kultur Astea. Atzo ekin zitzaion ekimenari, izan ere, hildako bazkide eta lagunei eskainitako ekitaldiekin, tartean lore-sorta Gernika Plazatxoan eta meza, Denak Bat bertako euskal abesbatzak edertua. Gaur, euskal kultura eta identitate tailer bat egingo da, Marta Vijande Esnaola zuzendari. Datozen egunetan, berriz, haurrentzako ekitaldiak, dantzak, mus eta truko partidak, interes orokorreko hitzaldi bat eta pare bat afari eta festa elkarretaratze iragarri dira. Programa larunbatean bukatuko da, afari eta festa herrikoi batez Euzko Etxea-ko Euskal Herria Aretoan. Sarrerak salgai euskal egoitzan bertan, Lisandro de la Torre 33 helbidean.

Villa Maria, Argentina. Villa Mariako 53. Euskal Kultur Asteko egitaraua atzo hasi zen, La Piedad  Kanposantuko Euskal Etxearen panteoian, hildako bazkideen alde egindako ekitaldiarekin. Ondoren, lore-eskaintza bat egin zen Gernika Plazatxoan, eta jarraian meza eman zen Aita Trinitarioen parrokian, Denak Bat bertako euskal abesbatza partaide.

Gaurko, astelehena, Euskal Kultura tailer bat iragarri da, arratsaldeko zortzi t'erdietan, Marta Vijande Esnaolaren eskutik. Bihar asteartea, bisita berezi bat luzatuko zaie, arratsaldeko bostetan, Patronato de la Infancia delakoan daudenei, gozokiak, jolasak eta euskal dantzak eramanez. Asteazkenean, berriz, mus txapelketa izango da, zortziak eta laurdenetan, eta baita truko-koa ere, hamarretan, tartean afari arin bat, bederatziak eta laurden aldean.

Hitzaldia esne industriaren oraingo eta geroko egoeraz

Ostegunean, "Esne jardueraren oraingo eta geroko egoera, telnologia berriak eta sor daitezkeen agertokiak" izeneko hitzaldia emango du, iluntzeko bederatzietan, Peña El Roble-n, Fernando Bargo-k, nekazal inginaria, Berrikuntza eta Merkatu arduraduna Elanco Animal Health enpresan Kono Sur-erako.

Larunbatean, azkenik, Euskal Kultur Astea amaitzeko ohiko itxiera afariaren txanda heldu da, gaueko bederatzi t'erdietatik aurrera Euzko Etxea-ko Euskal Herria aretoan, menua plater tipikoak eta, ordu txikietan, "arrautza frijituak zingarrekin" (sic).

Azkeneko sarrerak larunbaterako

Xehetasun gehiago eta sarrerak eskuratzeko, deitu astelehenetik ostiralera arratsaldeko seietatik bederatziak arte 4534400 zenbakira, edo idatzi emaila  cvascovm@arnetbiz.com.ar helbidera, edo azaldu zu zeu euskal etxetik, Lisandro de la Vega kalearen 33.ean.

Esan, bukatzeko, deia luzatu duela  Euzko Etxeak, inork argazkiak, informazioa, lekukotasunen bat, prentsa-mozketak edo beste zernahi balu 'El Vasco de la Carretilla' legez ezagutua zen Guillermo Larregui iruindarra 1940.ean Villa Mariatik Txilera aldera abiatu zeneko aldiaz, harremanetan jar dadila euskal etxearekin.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita