euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txilen, Valparaisoko Eusko Etxeko Gazteria, euskaldunen ordezkari Kulturen IV. Gazte Azokan

2008/10/29

Valparaisoko Eusko Etxeko Gazteriak IV. Gazte Azokan parte hartu ondoren jasotako diploma
Valparaisoko Eusko Etxeko Gazteriak IV. Gazte Azokan parte hartu ondoren jasotako diploma

PUBLIZITATEA

Valparaisoko (Txile) Eusko Etxeko Gazteria partaide izan zen eta gizatalde atzerritar bat ordezkatu zuen 21 gazte taldeetako bat izan zen joan den urriaren 18an Bosgarren Erregio txiletarreko hiri honetan gauzatu den Kulturen IV. Gazte Azokan, Txileko Gazteriaren Institutu Nazionala (INJUV) eta Valparaisoko Udala antolatzaile. Euskal elkarteko lehendakari Archibaldo Uriartek oso modu positiboan aipatu du partaidetza eta euren Lau-urteko Planaren baitan kokatu du, Euskal Gizataldeen azkeneko Mundu Kongresuan gomendatutakoari jarraiki.

Valparaiso, Txile. "Hau familia barruko jai baten modukoa da, gazteek pentsatu eta egina, komunitateari arbasoengandik jaso duten ondarearen lagin bat eskaini nahi diotelako. Horregatik gonbidatzen ditugu gurasoak eta euren seme-alabak, gazteak eta heldu nagusiak, azoka bisita dezaten eta modu aktiboan parte har dezaten gazteen festa eder eta dagoeneko tradizio bilakatzen ari den honetan", azaltzen zuen Priscila Corsi, INJUV erakunde antolatzaileko erregio zuzendariak.

Azokak hogeita bat gizatalderen partaidetza bildu zuen, bakoitza bere ondare, ohitura, tradizio, musika, dantza eta moldeen zatiak aurkezten. Hauek ziren: euskaldunak, italiarrak, peruarrak, txiletarrak, maputxeak, kolonbiarrak, kubatarrak, japoniarrak, argentinarrak, arabiarrak, hinduak, grekoak, irlandarrak, suitzarrak, frantsesak, aimarak, juduak, mexikarrak, palestinarrak eta paskuatarrak.

"Euskaldunon partaidetza ekimen honetan Valparaisoko Eusko Etxeak gazteen alorrean daraman urteko egitarauaren baitan kokatzen da, Euskal Gizataldeen Mundu Kongresuak 2007an onartutako 2008-2011 Erakunde Ekintza Lau-urteko Planean eginiko gomendioei jarraiki", adierazi du bere aldetik Archibaldo Uriarte Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakariak.

Lotura interesgarriak

Valparaisoko Eusko Etxearen webgunea
www.euskoetxea.cl



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia