euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziako Euskaltzaleok elkartearen lehenengo Pintxo Lehiaketak harrera ona izan zuen

2014/05/14

Erdian, txapela jasotzen, Andreu, lehenengo pintxo lehiaketa honen irabazlea (argazkia ValentziakoEuskaltzaleokEE)
Erdian, txapela jasotzen, Andreu, lehenengo pintxo lehiaketa honen irabazlea (argazkia ValentziakoEuskaltzaleokEE)

PUBLIZITATEA

Iragan maiatzaren 9an egin zuen Valentziako Euskaltzaleok elkarteak bere aurreneko Pintxo Lehiaketa eta jarduerak harrera ezinhobea izan zuen. Elkarteko arduradunek aditzera eman dutenez, lehiaketak partehartzaile asko bildu zituen eta denak izan ziren lehiakide eta epaile, euren botoekin erabaki baitzen irabazlea. Pintxo sorta zabala dastatu eta gero, boto gehien jaso zituztenak Andreuren mediterranear estiloko pintxoak izan ziren. Zorionak txapeldun!

Valentzia, Espainia. Valentziako Euskaltzaleok elkarteak ekimen berria burutu zuen iragan maiatzaren 9an: euskal etxe honen aurreneko Pintxo Lehiaketa, eta jarduerak izan duen harrera ona ikusirik, ez dugu uste azkena izango denik.

Elkartako hogei bat kidek parte hartu zuten lehiaketan eta bakoitza pintxo erretil handi batekin heldu zen elkartearen egoitzara, Racó de la Corbellan (Maldonado 46). Lehiakide bakoitzak hamabost bat pintxo prestatu zituen, eta gainerako kideak liluratzeko ahaleginak egin zituen, hala zapore aldetik zein itxurari dagokionez.

Valentziako Euskaltzaleok Pintxo Lehiaketa 2014

[Halako aukera zabalaren aurrean, arazo nagusia nondik hasi erabakitzea! (argazkia ValentziakoEuskaltzaleok)]

Saria eskuratu zuena Andreu izan zen, eta mediterranear estiloko pintxoekin eskuratu zuen gainera. Berak jaso zituen boto gehienak eta pozik hartu zuen elkarteko arduradunek jarri zioten txapela. Zorionak Andreu!

Euskal etxeak eguneko argazkiak argitaratu ditu bere Facebook orrian, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia