euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udaleku 2014ko neska-mutilen erakustaldiak abiatu zituen asteburuan Elkoko Euskal Jaiak

2014/07/07

Ostiraleko erakustaldian euskal dantza ikuskizunak txalo zaparrada jaso zuen (argazkiak Udaleku2014)
Ostiraleko erakustaldian euskal dantza ikuskizunak txalo zaparrada jaso zuen (argazkiak Udaleku2014)

PUBLIZITATEA

Iragan ostiralean amaitu zen aurtengo Udaleku, Ipar Amerikako euskal etxeen federazioak antolatzen duen gaztetxoentzako euskal kultur kanpalekua. Aurreko edizioetan bezala, esperientzia aparta izan da gaztetxoetan, eta antolakuntzari eta klaseen mailari dagokionez lan bikaina egin dute bai Elkoko euskal etxeko arduradunek zein arlo bakoitzeko irakasle eta laguntzaileek ere. Bi asteko egonaldiari amaiera emateko ikuskizuna eskaini zuten neska-mutilek: guraso eta lagunen aurrean ikasitakoa erakusteko aukera izan zen. Zorionak denoi!

Elko, AEB. Amaitu da Udaleku eta ostiraleko ikuskizunaren ostean lagunei agur esan eta senitartekoekin etxera itzultzeko ordua heldu zen kanpalekuan izan diren 65 neska-mutilentzat. Esperientzia aparta gogoan izango dute urtetan, bi aste hauetan lagun berriak egin eta euskal kulturaz gozatzeko aukera bikaina izan dutelako.

Ostiralean heldu ziren Elkora gaztetxoean guraso eta senitarteakoak, euren umeak ikusteko irrikaz. Neska-mutilek ikuskizun berezia prestatu zuten eta bertan udalekuan zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten. Leku berezia izan zuten euskal dantzek, eta dantzariak txalo ugari jaso zituzten. Erakustaldi honekin abiatu ziren Elkoko euskal jaiak: Elko Basque National Festival delakoa, Nevadako herri honetako euskal etxeak antolatuta.

Jarraian Udalekuko hainbat argazkia (gehiago ikusteko, jo Udaleku 2014 Facebook orrira):

Udaleku 2014 Elko Lamoille Canyon

[Lamoille Canyon-era txangoa (argazkia Udaleku2014)]

Udaleku 2014 Elko Lamoille Canyon 2

[Atsedenalditxoa (argazkia Udaleku 2014)]

Udaleku 2014 Elko Ura

[Beroari aurre egiteko, ur-globoekin borrokan! (argazkia Udaleku 2014)

Udaleku 2014 Elko Aulkiak

[Aulkien jokoan lehia zitala izan zen; batzuk lurrean amaitu zuten! (argazkia Udaleku 2014)]

null

[Eskulanen orduan, Omako basoaren erreplika txikiak egin zituzten gazteek (argazkia Udaleku 2014)]

Udaleku 2014 Elko Ostirala

[Pozik azkeneko eguneko dantza erakustaldia eta gero. Datorren urtean, gehiago! (argazkia Udaleku 2014)]

 

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia