euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Colectividad Vasca euskal etxeak kantari eta Pintxo Lehiaketa eratuz ospatu du bere 7. urteurrena

2014/06/25

Txileko Colectividad Vasca (Euskal Gizataldea) euskal etxeak bere 7. urteurrena kari antolatutako Pintxo Lehiaketako irabazleak: Aitor Riquelme eta Alejandra Negrete (argazkiaEE)
Txileko Colectividad Vasca (Euskal Gizataldea) euskal etxeak bere 7. urteurrena kari antolatutako Pintxo Lehiaketako irabazleak: Aitor Riquelme eta Alejandra Negrete (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Colectividad Vasca de Chile izeneko euskal etxeak joan den igandean ospatu du bere 7. urteurrena, ospatu ere egoitza duen Las Condes-ko Estadio Español erakundean, bertako Reyes Catolicos aretoan egindako Pintxo Lehiaketa medio. "Pintxo apartak dastatu ditugu eta musika tradizionala, dantzak eta poz handia partekatu dugu, Txileko Colectividad Vascako bazkide eta lagun asko partaide", adierazi dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Rossana Arza Pizarrok.

Santiago, Txile. Colectividad Vasca de Chile elkartea Estadio Español erakundea egoitza duela sortu zen Mapocho ibaiaren hiriburuan eta bere zazpigarren urteurrena bete du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ondorengoen bilgune izaten Txileko Santiagon.

Urteurrena ospatzeko ekitaldian euskal etxearen Euskal Abesbatzak hartu zuen parte eta ondoren elkartearen II. Euskal Pintxo Txapelketa egin zen. Partaide asko izan zituen, txapelketak berak bildu zituen sarrera edo pintxo kopuruari dagokionez, baita inguruan norgehiagoka segitzeko eta mokaduren bat dastatzeko bildu zen jende kopuruari dagokionez ere.

Lehiaketako irabazke Colectividad Vascako bi kide gazte atera ziren, esan nahi baita Aitor Riquelme Hernandez, lehenengo postuan; eta bigarrenean, Alejandra Negrete Arza.

Egunaren balantzea eskatuta, euskal etxeko lehendakari Rossana Arzak elkarteko Euskal Abesbatzaren ekarpena azpimarratu zuen, baita Pintxo Lehiaketaren arrakasta ere. "Pintxo apartak dastatu ditugu eta musika tradizionala, dantzak eta poz handia partekatu dugu, Txileko Colectividad Vascako bazkide eta lagun asko partaide".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia