euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zeramika erakusketa eta Cordobatarrak taldeko dantzarien emanaldia Cordobako Gure Txokoan

2010/11/29

Erakusketa azaroaren 19an zabaldu zen Cordobako Euskal Etxean eta joan den ostiralean, azaroaren 26an bukatu da.
Erakusketa azaroaren 19an zabaldu zen Cordobako Euskal Etxean eta joan den ostiralean, azaroaren 26an bukatu da.

PUBLIZITATEA

Jende multzo polita bildu zen azaroaren 19an, ostirala, Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxearen egoitzan Tu Taller taldeko artisten erakusketaren inaugurazioan. Bertan astebeteko iraupena zuen ekimenak programa bat ere izan zuen gehigarri, hala nola euskal etxe bertako Cordobatarrak dantza taldekoen erakustaldi bat eta Cordobako unibertsitarien Tuna delako kantari taldekoen emanaldi bat, euskal elkartetik beretik ohar baten bidez ezagutzera eman denez.

Cordoba, Argentina. Euskal Etxeak zabaldu duen mezuak azaltzen duenez, inaugurazioa azaroaren 19an eta ostiralez izan zuen zeramika arloko erakusketa honek astebeteko iraupena izan zuen bertan, azken eguna joan den ostirala izan baitzuen, azaroaren 26a hain zuzen, beti ere Tu Taller izeneko tailerrean egindako lanak erakutsiz.

cordoba dantzaris cordobatarrak

[Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxe barneko Cordobatarrak dantza taldeko kideak zeramika erakusketaren programa barruan dantzaru ondoren]

"Carmen Barragan buru duen talde honek, aldi berean geure bazkide Rita Gigena Romero partaide duelarik, prestigiatu egin du Euskal Etxea estetika eta profesionaltasun handiko bere obrak hona ekarrita", adierazi du Gure Txokoako Zuzendaritza Batzordetik.

"Bertaratu ziren guztiek arte lanak ikusi eta aldi berean Euskal Etxeko Cordobatarrak dantza taldeko dantzariek eskaini zituzten jauziez gozatu ahal izan zuten gau hartan, eta ber denboran Cordobako Unibertsitate Tuna-ren emanaldiaren lekuko ere izan ziren", bukatzen du Cordobako Euskal Etxeak gure erredakziora helarazitako oharrak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia