Gaur azken eguna izena emateko La Platako Euskara eta Euskal Kultura Mintegian; eskolak etzi hasiko dira

Gaur azken eguna izena emateko La Platako Euskara eta Euskal Kultura Mintegian; eskolak etzi hasiko dira

La Platako Unibertsitate Nazionaletik gogora ekartzen dute UNLPn aurtengoarekin seigarren ikasturtez segidan emango diren Euskal Historia, Hizkuntza eta Kultura Mintegian izena emateko epea gaur amaituko dela, izan ere eskolak etzi asteazkena hasiko baitira unibertsitateko Zientzia Ekonomikoen Fakultateko Graduondoko Ikasgelan. Eskolak astean behin dira, asteazkenetan, Idurre Lekuona errenteriarra lektore.

Gehiago Irakurri…

'Euskaldun egiten gaituzten errito'ez tailerra Boisen asteburu honetan BSUn, John Ysursaren eskutik

'Euskaldun egiten gaituzten errito'ez tailerra Boisen asteburu honetan BSUn, John Ysursaren eskutik

2013/03/08

"Annul Rituals that Define Basques" (euskaldunak definitzen dituzten erritualak) izenburuko tailerra egingo dute asteburu honetan Idahoko hiriburuan bertako Boise State University-ko (BSU) Basque Studies Minor-ak antolaturik, Historian doktore den John Ysursaren ardurapean. Larunbat eta igandez egin ohi diren saio hauek zenbait euskal gai jorratzen dituzte urtean zehar, horietarik azkena joan den asteburuan, 'Women in Basque Culture' gaiaz Lisa Corcosteguiren eskutik, eta hurrengoa datorren asteburuan, 'Basque Stories: Fact of Fiction' gaiaz, Jacob Singer-en eskutik.

Gehiago Irakurri…

Mintegia Euskal Nazioaz Resistencia-ko UCASAL Unibertsitatean, Cesar Arrondo irakasle

Mintegia Euskal Nazioaz Resistencia-ko UCASAL Unibertsitatean, Cesar Arrondo irakasle

Resistenciako UCASALek (Saltako Unibertsitate Katolikoa), Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak eta FEVAk elkarlean antolaturik, "Euskal Nazioari buruzko Mintegia" egingo da bihar osteguna Chacoko hiriburuan, Cesar Arrondo irakaslea eskolaemaile. Berez, bi hitzaldi izango dira, eta hala eskatzen duten ikasleei partaidetza-agiriak emango zaizkie. Nafarroako Erresumaren bostehun urteak eta euskal nazioa izango dira aipagai hartuko diren bi gaiak. Izenemateak kitorik da eta unibertsitatean egin daiteke lanegunetan bulego-orduetan.

Gehiago Irakurri…

Mondragon Unibertsitateak lankidetza akordioa sinatu du Argentinan Entre Rios-eko Unibertsitate Nazionalarekin

Mondragon Unibertsitateak lankidetza akordioa sinatu du Argentinan Entre Rios-eko Unibertsitate Nazionalarekin

Gonbidatu berezia izan zen Ibai Txori Euskal Etxea, Concepcion del Uruguay-koa, Mondragon Unibertsitateak (MU) eta Entre Rios-ko Unibertsitate Nazionalak (UNER) sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean. Ekitaldia iragan irailaren 8an egin zen Concepcion del Uruguay-n eta Mondragon Unibertsitatearen ordezkari gisa Luxio Ugarte, euskal ikastetxe horretako Nazioarteko Koordinatzailea, izan zen bertan. Bi unibertsitateek ikerketa proiektuak eta ikasle eta irakasleen trukeak sustatuko dituzte elkarrekin.

Gehiago Irakurri…

Bordeleko Unibertsitate Argitaletxeak liburu berri bat plazaratu du Ameriketarako emigrazioa aztertuz

Bordeleko Unibertsitate Argitaletxeak liburu berri bat plazaratu du Ameriketarako emigrazioa aztertuz

2012/06/21

"Ils ont fait les Amériques" du izena Bordeleko Unibertsitatetik datorkigun liburu honek, Mundu Berrira Liverpool, La Rochelle, Bordele, Pasaia edo Kadiz bezalako protuetatik Ameriketara abiatutako emigrazioa eta fenomeno honi buruzko zenbait alderdi aztertuz. Ia hogeitamar ikertzaileren eskutik, beste hainbeste artikulu biltzen dira orriotara, horien artean Jon Ander Ramos eta Beñat Çuburu-Ithorotz amerikanista euskaldunen bi, Habanako 'Asociación Vasco-Navarra de Beneficiencia' elkartearen Iparraldeko partaideen gaia eta Hazparnetik Hego Ameriketara abiatu ziren larrugile eta zapetagileen gai aztertzen dituzten bi, hurrenez hurren.

Gehiago Irakurri…

Jon Ander Ramos eta Oscar Alvarez Gila ikertzaileak euskal diaspora gaiez mintzatu ziren UNLPn

Jon Ander Ramos eta Oscar Alvarez Gila ikertzaileak euskal diaspora gaiez mintzatu ziren UNLPn

2012/06/06

Bi hitzaldi eman zituzten hurrenez-hurren Jon Ander Ramos eta Oscar Alvarez Gila historialari euskaldunek La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP), Argentinan, goi-ikastetxe horretako Irlandar Pentsamendu eta Kulturaren Katedra Libreak eta Etxepare Institutuko Irakurletzak antolaturik. Jon Ander Ramosek Argentinara emigratutako Mendizabal Gorostizu familiaren gutunetan euskararen presentzia aztertu zuen eta Oscar Alvarez Gilak, berriz, Hollywood-ek Estatu Batuetako euskal immigranteei emandako tratamentua hartu zuen hizpide.

Gehiago Irakurri…

Gaur hasiko da Renon bertako Euskal Ikasketen XI. Konferentzia, jolas, joko eta kirolak aztergai

Gaur hasiko da Renon bertako Euskal Ikasketen XI. Konferentzia, jolas, joko eta kirolak aztergai

2012/04/19

Gaur hasiko da Nevada-Renoko Unibertsitatean, bertako "Center for Basque Studies" edo Euskal Ikasketa Zentroaren eskutik, euskal-amerikar ikasgune honek urtero entolatzen duen Euskal Ikasketa konferentzia, hamaikagarrena, aurten jokoak, jolasak eta kirolak aztergai hartuko dituena, karia horretara besteak beste Frantzia, Erresuma Batua, Katalunia, Euskal Herri eta Estatu Batuetako adituak bildurik. Joseba Etxebeste eta Clara Urdangarin irakasleak (aurtengo William Douglass saridun edo bekadun direnak, egun Renon urtebetez bizitzen baina eurak EHUko irakasle) eta Mariann Vaczi eta Joseba Zulaika dira ekitaldietako koordinatzaile.

Gehiago Irakurri…

Boiseko Unibertsitatea Euskal Ikasketa Programaren zuzendari postua beteko duen historialari baten bila ari da

Boiseko Unibertsitatea Euskal Ikasketa Programaren zuzendari postua beteko duen historialari baten bila ari da

Idahoko Boise State Unibertsitateak (BSU) Euskal Ikasketa Programaren zuzendaritza postua bete nahi du. Horretarako euskal ikasketa arloan eskarmentua duen Historian lizentziatu baten bila ari da. Beharrezkoa da irakaskuntzan esperientzia izatea eta ingeles maila altua izatea. Euskara, gaztelania edo frantsesa ezagutzea kontuan izango da. Kontratuak urtebeteko iraupena izango du baina berriztagarria izango da. Boise State University-k 2005ean sortu zuen Euskal Ikasketa Programa eta 2007an Euskal Ikasketa Zentroa inauguratu zuen. Programak babes handia du Idahoko euskal komunitatean eta hazten ari da urtetik urtera.

Gehiago Irakurri…

Euskal Herrian ikasi nahi? Bada aukerarik, Unibertsitate arteko truketatik sukaldaritza eskoletara

Euskal Herrian ikasi nahi? Bada aukerarik, Unibertsitate arteko truketatik sukaldaritza eskoletara

Asko dira Euskal Herrian ikasi nahi duten Diasporako gazteak, horrela profesionalki trebatzeaz gain arbasoen lurra ezagutu ahal izateko. Zenbait urtez Eusko Jaurlaritzak horretarako aukera ematen zuen, 'Euskal Herrirantz' trebakuntza programari esker. Gaur egun egitasmo hori ez dago indarrean, baina hala ere Euskal Herrian ikasketak egiteko ametsa duten gazteek badute beste biderik. Diru laguntzak eskasak dira, ordea (edo ez dira). Artikulu honetan proposamen batzuk jaso dizkizugu.

Gehiago Irakurri…

Euskal Herriko Unibertsitateak 15 beka deitu ditu bere titulatu berriek atzerrian praktikak egin ahal ditzaten

Euskal Herriko Unibertsitateak 15 beka deitu ditu bere titulatu berriek atzerrian praktikak egin ahal ditzaten

2005etik hona graduatu bazara Euskal Herriko Unibertsitatean, beka hau aurretik jaso ez baduzu, gutxienez atzerriko hizkuntza bat mintzatzen baduzu eta kanpora ateratzeko jakinmina eta ikasmina badituzu, hautagai izan zaitezke EHUk bosgarren edizioan deitu dituen Elkano beka hauetara aurkeztuz. Oinarrizko informazioa artikulu honetan ematen ditugun jakingarrietan dago, eta gainerakoa bertan topa ditzakezun linketan. Aukera bat izan daiteke. Praktiken gehienezko denbora 12 hilabetekoa da eta diru-kopurua 6.000 eta 15.000 euro artekoa, aukeratutako herrialdearen bizi-mailaren araberakoa. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean bukatuko da.

Gehiago Irakurri…


bisita