Gaur zabalduko da 2013ko NABO Udalekun izena emateko epea; erne, parte hartu nahi baduzu!
Aurtengoan, 45 dira soilik euskal etxe antolatzailetik kanpoko haur eta gaztetxoentzat zabalik dauden lekuak. Beraz, gaur arratsaldeko 6:00pm-etan (Kaliforniako ordua, goizaldeko hiruak Euskadin) epea irekiko delarik, makina bat jende pilatuko da ordenadore aurrean bere seme/alaba inskribitu nahiean. "First-come, first-served" sistema erabiliko da (izen-emate ordena), beraz gauzak minuturik galdu gabe egitea gomendatzen da. Aurtengo kuota 350 dolarrekoa da eta diru-arazoak dauzkaten familien kasuan, Aita Tillous Beka eska dezakete.
Arrakastatsu amaitu da Argentinan Chascomuseko 4. Udalekua, 53 gazte partaide
Zingirako Euskaldunak elkartea pozik agertu da Chascomus 2013 Udalekuaren emaitzarekin: bost egunetan zehar bertan parte hartu zuten 53 gazteek euskal kulturaren hainbat arlotan sakontzeko aukera izan zuten, euskara, dantza, pilota, eta mitologia lantegiei esker. Alta, horrekin guztiarekin batera, aisia eta lagunak egiteko tartea ere izan zen, Chascomuseko zingiran zein euskal etxeko piszinan eman zituzten orduetan.
11 eta 15 urte artekoa bazara, zatoz urtarrilaren 4tik 8ra egingo den Chascomuseko Udalekura
Zabalik dago jadanik Zingirako Euskaldunak euskal etxeak antolatutako laugarren udalekuan parte hartzeko izenematealdia. Deialdia 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta eta helburua euskal giroko oporraldi bat pasatzea da. 2013ko Chascomuseko Udalekua urtarrilaren 4ean hasiko da eta 8an bukatuko, agur ekitaldi batekin. Egonaldiaren kostua 350 pesokoa izango da eta 300koa Chascomusetik 500 kilometro baino urrunagora bizi diren partaideentzat. Izena emateko epea abenduaren 21ean itxiko da, eta tramitea gauzatzeko urratsak segidako artikulu honetan argituko ditugu.
Hirurogei partaide inguruk hasiko dute gaur Uruguaiko Minas-en FIVUren 2012ko Udalekua
Data kontuetan atzerapen batzuk suertatu eta gero --ekitaldiak normalean hemengo udan izan ohi dira, otsail aldean askotan-- gaur hasiko ditu Minas-en, Lavalleja departamentuan, FIVU euskal uruguaitar erakundeen federazioak bere urteroko Udalekuaren 2012ko saioak. Hirurogei bat partaide espero dira, haurrak eta begiraleak barne, datorren igandera arte, azaroaren 2rik 4ra bitartean, egingo diren jardunaldietan. Hamaikagarren aldia du hau Uruguaiko Udalekuak.
2011ko NABO Udalekuaren bigarren txanda, 10-12 urtekoentzat, iragan asteburuan hasi da San Frantziskon
Lehena bukatu, bigarrena hasi. Iragan igandean San Frantziskoko Euskal Etxean egindako 'final performance' edo 'azken emanaldia'rekin bukatu zen 2011ko NABO Udalekuaren lehenengo txanda, 13-15 urteko haurrena, eta hasiera eman zitzaion bigarrenari, 1-12 urtekoentzakoari, azken honi ere datorren larunbatean, hilaren 2an, beste 'azken emanaldi' batekin amaiera jarri arte. Lehenengoz antolatu dira aurten astebeteko bi txanda NABO Udaleku 70etako hamarkadan hasi zenetik, orain artean bi asteko txanda bakarra egin ondoren. Aldaketa, baliabideak mugatuak izanik Udalekun parte hartzeko eskaera gero eta gehiago hartu izana, eta guztiei baiezkoa eman nahi izatea, inor kanpoan utzi gabe.
