Abuztuan Saint Pierre eta Miquelon irletan emanaldiak egiteko musikari bila ari da bertako euskal etxea

Abuztuan Saint Pierre eta Miquelon irletan emanaldiak egiteko musikari bila ari da bertako euskal etxea

2014/04/11

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen webguneak Euskal Herriko musikariei zuzenduriko eskaintza baten berri eman du: Saint Pierre eta Miquelon uharte frantsesetako Euskal Pilota Ligak hiru musikari gonbidatu nahi ditu bertara, elkartearen urteroko euskal jaian aritzeko. Festa abuztuan izango da, 13tik 25era bitartean, eta Ternua aldeko uharte hauetako euskal elkarteak bere gain hartuko ditu hegazkin txartelak eta ostatua.

Gehiago Irakurri…

Garikoitz Mendizabal txistulariak bira arrakastatsua burutu berri du Hego Korean

Garikoitz Mendizabal txistulariak bira arrakastatsua burutu berri du Hego Korean

2014/03/26

Txistua munduan zehar ezagutzera ematea da Garikoitz Mendizabal zestoarraren ametsa, eta bide horretan da, "Txistu Symphonic" izeneko diskoa grabatu eta gero. Disko horretan txistua orkestrarekin lagunduta jo daitekeela erakutsi zuen eta lan horrek nazioartean kontzertuak emateko atea ireki dio. Hego Koreako ateak, esaterako: itzuli berria da handik, bost kontzertu eta ostean, harrerakin kontent. "Musikak badu desberdinen arteko zubiak eraikitzeko ahalmena eta euskal kulturak bere osotasunean asko du kanpoan eskeintzeko. Hau guztia txistuaren eskutik egin daitekeelakoan nago modu erraz eta dotore batean", esan digu berak.

Gehiago Irakurri…

Berri Txarrak euskal taldeak Estatu Batuetan bira egingo du datorren apirilaren 8tik aurrera

Berri Txarrak euskal taldeak Estatu Batuetan bira egingo du datorren apirilaren 8tik aurrera

2014/03/19

Gorka Urbizu eta bere mutilek sei kontzertu eskainiko dituzte Estatu Batuetako mendebaldean zehar eta zazpigarren bat New York hirian datozen asteetan. Bira honetan 2011ko azaroan Ross Robinson ekoizle ospetsuarekin grabatu zuten “Haria” izeneko estudioko lanik berriena aurkeztuko dute zuzenean.

Gehiago Irakurri…

DJ Tania: Renotik euskal musika zabaltzen asteartero asteartero "Basque Roots" irratsaioan

DJ Tania: Renotik euskal musika zabaltzen asteartero asteartero "Basque Roots" irratsaioan

2014/03/17

Tania Arriaga-Azkarate iruindarra doktorego ikasketak egiten ari da Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-en. Antropologia eta komunikazioa uztartzen dituen ikerketak libre uzten dion tartetxoa euskal musika zabaltzeko baliatzen du, unibertsitateko irratiko "Basque Roots" saioaren bidez. Euskal diasporarekin maitemindua dagoela dio, eta pozik dagoela Nevadan, bere esanetan Reno euskalduna delako!

Gehiago Irakurri…

Fermin Muguruzak "No More Tour" dokumentala aurkeztuko du ostiralean San Frantziskon

Fermin Muguruzak "No More Tour" dokumentala aurkeztuko du ostiralean San Frantziskon

Ostiralean South San Francisco-ko Basque Cultural Center euskal etxea zine emanaldi berezia egingo da, Basque Educational Society elkarteak antolatzen duen euskal zinema sailaren baitan. Fermin Muguruza musikaria bertan izango da "No More Tour" dokumentala aurkezteko. Irundarraren azken bira jasotzen du lanak: 55 kontzertu bost hilabetetan, egileen esanetan "erresistentzia eta elkartasun mapa bat".

Gehiago Irakurri…

Joseba Gotzon eta Galiziako Xoan Curiel kantautorea elkarrekin biran apirilean Argentinan

Joseba Gotzon eta Galiziako Xoan Curiel kantautorea elkarrekin biran apirilean Argentinan

2014/02/24

30 urte beteko ditu aurten Joseba Gotzon portugaletetarrak (Bizkaia) kantagintzan eta beste ekintza batzuen artean Argentinako bira batekin ospatuko du apirilaren amaieran. Euskal etxeen eskutik eskainiko dituen kontzertuetan bi helburu izango omen ditu nagusi; batetik, bere errepertorioa birpasatu eta ‘Erotisme’ album berriko kantu batzuk aurkeztea eta bestetik, Xoan Curiel kantautore galiziarrarekin garatzen ari den proiektua ezagutaraztea. Bira apirilaren 24tik maiatzaren 3ra arte luzatuko da eta datak oraindik erabat zehaztuta ez egon arren, San Nicolas, Rosario eta Parana hirietan aurkeztuko dira ziur aski.

Gehiago Irakurri…

Gaur irekiko ditu ateak 2013ko Durangoko Azokak; bihar, Argizaiola saria William Douglass antropologoari

Gaur irekiko ditu ateak 2013ko Durangoko Azokak; bihar, Argizaiola saria William Douglass antropologoari

Gaur, goizeko 10:30tan abiatuko da 48. Durangoko Azoka, haurrei eta ikasleei eskainitako egun bereziarekin. Egunean zehar 22 eskoletako ia mila gaztetxok bisitatuko dute azoka, eta eurentzako prestaturiko hainbat jarduera eta tailerretan parte hartu ahal izango dute. Bihar, aldiz, eguneko ardatzetako bat Argizaiola sariaren ekitaldia izango da: William A. Douglass antropologo estatubatuarrak jasoko du, Diasporatik, eta bereziki AEBetako amerikanuen artetik, euskal kulturari eginiko ekarpenagatik. Zorionak Bill!

Gehiago Irakurri…

Ibaeta Abesbatzak ia 500 lagun bildu zituen Pariseko Saint Louis elizan eman zuen kontzertura

Ibaeta Abesbatzak ia 500 lagun bildu zituen Pariseko Saint Louis elizan eman zuen kontzertura

Donostiako Ibaeta Abesbatzak bi kontzertu eskaini zituen urri hondarrean Parisen, biak ala biak, oso jendetsuak. Bereziki aipagarria Saint Louis de l'Île elizan eman zutena, ia 500 lagun bildu baitziren bertara. Biharamunean koruak Perpetuel Secours elizan abestu zuen, Felix Ibarrondo apaiz musikagile oñatiarrak gidatu zuen elizkizuna lagunduz. Pariseko bidaia Eskual Etxean egin zen anaitasun bazkari batekin amaitu zen, bertako Anaiki eta Gernika koruak partaide.

Gehiago Irakurri…

X. urtemugako kontzertu nagusiak: 'Requiem re txikian' kantatuko du bihar eta etzi Camerata de la Luna-k

X. urtemugako kontzertu nagusiak: 'Requiem re txikian' kantatuko du bihar eta etzi Camerata de la Luna-k

2013/11/01

2013aren amaierara iristen ari gara eta San Luis probintzia argentinarreko Villa Mercedesen 'Camerata de la Luna' abesbatzak urteko emanaldi garrantzitsuenak eskainiko ditu asteburu honetan, bihar larunbata San Luis hirian eta igandean Villa Mercedesen. Biak taldearen hamargarren urteurrenaren programa barruan burutuko dira baina elkartasunezko helburua ere izango dute: duela bi urte San Luiseko Santa Maria Eskolako ikasleek pairatutako ezbeharra gogora ekartzea. Camerata de la Lunak hautatutako obra Wolfgang Amadeus Mozart-en Requiem re txikian da.

Gehiago Irakurri…

Donostiako Ibaeta Abesbatzak bi kontzertu emango ditu asteburuan Parisen eta bazkaria egingo du Eskual Etxean

Donostiako Ibaeta Abesbatzak bi kontzertu emango ditu asteburuan Parisen eta bazkaria egingo du Eskual Etxean

Donostiako Ibaeta Abesbatzak bi emanaldi egingo ditu datozen egunetan Parisen, bertako Eskual Etxeko Gernika Abesbatzaren eta Anaiki Gizon Abesbatzaren zuzendari Jean Marie Guezalaren lankidetzarekin antolatuta. Bihar bertan abiatuko dira donostiarrak eta astelehena arte izango dira Parisen. Lehen emanaldia larunbatean egingo dute, Saint-Louis-en L'Île elizan, Nôtre Dame katedraletik gertu. Bigarrena igandean izango da, Asnières-eko Nôtre Dame du Perpétuel Secours elizan, Felix Ibarrondo musikagile oñatiarrak emango duen mezan. Bidaia amaitzeko anaitasun bazkaria egingo dute kantariek Anaiki eta Gernika abesbatzekin Eskual Etxean.

Gehiago Irakurri…


bisita