euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko komunitate euskal venezuelarrak datorren larunbatean egingo du Galdakaon bere Urteroko Topaketa

2024/04/23

Venezuelan jaio edo bizi izan eta egun Euskal Herrian diren euskal diasporako lagunak biltzen dira urteroko elkarretaratze honetara Egun Euskal Herrian bizi den komunitate euskal-venezuelarrak datorren larunbatean, apirilaren 27an, egingo du Galdakaon 2024ko bere Urteko Topaketa, joan den asteko data astebete atzeratu ondoren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen karietara. Gogora dezagun, Topaketa normalean apirilaren 19aren —Aberri Egun venezuelarraren egunaren— ondoko larunbatean izan ohi dela, Simon Bolivar elkartea eta bertako ...

Gehiago irakurri...


Euskal Dantza eta Eraldaketa Instituzionala, FEVAk ekainean Rosarion antolatutako tailerretan landuko dituen arloak

2024/04/23

FEVAk iaz Pergaminon antolatutako Dantza Tailerra eta Kanpo Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarreko eztabaida mahaien irudiak Ekaineko lehenengo asteburuan, Rosarion, Argentinako euskal elkarteenzat garrantzitsua izan daitekeen topaketa egingo da. Zazpirak Bat Euskal Etxea gertaleku, bi tailer gauzatuko dituzte, FEVA antolatzaile. Herrialdeko lau puntu kardinaletako partaidetza handia espero da. Larunbatean, ekainaren 1ean, Eraldaketa Instituzional Tailerraren lehen jardunaldia egingo da. FEVAko Zuzendaritza Kontseiluaren ...

Gehiago irakurri...


Ilusioz eta arrakastatsu estreinatu da Cañuelasen “Odol Berria”, Ayacuchoko Euskal Etxeko dantza talde gaztea

2024/04/22

Belen Zabaleta, Clara Esteberena eta "Odol Berria"-ren dantzari gazteak, Cañuelasen estreinako egunean, Aberri Egunaren ospakizunean Cañuelasen, Aberri Eguneko ospakizunaren baitan, Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeko “Odol Berria” dantza taldea igo zen oholtzara apirilaren 13an eta arrakasta handiz inauguratu zuen 16. Dantzarien Topaketa. Sortu eta urtebetera, taldearen aurkezpena izan zen bere hiritik kanpo oholtza partekatuz euskal diasporako beste talde batzuekin. Belen Zabaleta zuzendari eta Clara ...

Gehiago irakurri...


Saltoko Euskal Etxeak Harriague Astearen 6. edizioa eta Ardo Ondareak bertan 150 urte betetze izana ospagai hartu ditu

2024/04/22

'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeko bazkide eta lagun taldea 6. Harriagueren Astean partaide 1874. urtean landatu zen lehen aldiz Uruguaiko ipar-mendebaldean ardoa ekoiztu eta saltzeko erabiliko zen lehen mahastia. 150 urte pasatu dira eta urteurren hori ospatze aldera herrialdeko Ondarearen Nazio Egunean (urrian) omenaldi berezia egingo diete uruguaitarrek ardogintzan aitzindari izan ziren bi izen handiri: Francisco Vidiella katalanari eta Pascual Harriague euskaldunari. Berri hau lagun ospatu ...

Gehiago irakurri...


Ahalegin bereziak egin dituzte Diasporan Legebiltzarrerako hauteskundeetan partaidetza sustatzearren

2024/04/20

Esk., apirilaren 11n Andoni Ortuzar eta Imanol Pradalesekin egindako bilera birtualaren pantaila-irudia, ezk., Jasone Agirre eta Olaia Matxain apirilaren 13an Buenos Aires hirian egindako mitina agerraldian Igandean, 2024ko apirilaren 21ean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira eta XIII legealdiko 75 legebiltzarkideak aukeratuko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hautesleek. Hhauteskunde hauetan botoa emateko eskubidea duten ia bi milioi euskaldunetatik 83.000 inguru bizi dira atzerrian. Hego Konoan eta Amerikako herrialde gehienetan ez den bezala, bozketetan parte hartzea ez da derrigorrezkoa, ...

Gehiago irakurri...


Gatibu gernikarrek "Amerika subtropikala bira" hasiko dute Montevideon apirilaren 29an: Uruguai, Argentina eta Txile

2024/04/19

Gatibu talde bizkaitarrak apirilaren 29tik aurrera Uruguay, Argentina eta Txilen egingo duen 'Amerika subtropikala birako afixa Munduan zehar sakabanatuta dauden euskal musikaren zaleak ospatzeko arrazoi bat baino gehiago izaten ari dira azken hilabeteotan. Izan ere, bira dezente gauzatzen ari dira musika taldeak Euskal Herritik mundura, Europako eta Amerikako publikoari begira bereziki. Gaurko berria Gernikatik datorkigu eta Gatibu rock eta pop talde du protagonista. Bizkaitarrak Hego Amerikara bidaiatuko dira lehen aldiz, orotara ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak bere Euskarazko XII. Poesia Lehiaketa antolatu du: lanak aurkezteko azken epea, ekainaren 2a

2024/04/18

Hamabigarren edizioaz deitu du Madrilgo Euskal Etxeak bere Euskarazko Poesia Lehiaketa Olerkiren bat idatzi duzula eta ezagutzera eman nahiko zenukeela, edo lehiketa honen berri izateak xaxatu zaituela eta eseri eta olerkiren bat idazteko erronkari ekin duzula?Hona Madrilgo Euskal Etxeak zabaltzen dizun aukera, XII. Euskarazko Poesia Lehiaketako parte izateko. Antolaketan lagun dira Etxepare Euskal Institutua, eta Euskal Herriko Susa eta Erein argitaletxeak. Edozein adinetako partaideei ...

Gehiago irakurri...


2014ko Aberri Eguneko azken sorta Diasporan: hilabete eta erdiko epean egin dituzte euskal etxeek euren ospakizunak

2024/04/18

Aberri Eguna Peruko Trujilloko Euskal Etxean Martxoaren 31 izan da aurten Aberri Egunaren data ofiziala Euskal Herrian, eta Diasporan ere erreferentzia eguna gisa balio izan du, data horren inguru malgu batean antolatu eta ospatu baitira Aberri Egunarekin bat egiteko ekitaldiak, EuskalKultura epe horretan iragartzen joan denez artikulutan zein agendan ere. Sail horretako azken artikulua dugu gaurko hau, azken datu eta argazki sortarekin. ...

Gehiago irakurri...


Amadeus 91.1 Orkestrak eta Schubertek irekiko dute gaur Laurak Bat EEko 'Segundo Galarza' Zikloko 2024 sasoia

2024/04/18

Gaur hasiko da Laurak Bat Euskal Etxeko “Segundo Galarza” Kontzertu Zikloaren edizio berria, doako kontzertuekin abendura arte Alfredo Corral maisuaren zuzendaritzapean, “Amadeus 91.1” Orkestraren kontzertu batek inauguratuko du gaur, osteguna, apirilak 18, Buenos Airesko Laurak Bateko “Segundo Galarza” Zikloaren 2024ko denboraldia. Momentu desberdinak izango ditu emanaldiak eta Orkestrak Antonio Vivaldi, Franz Schubert eta Johann Sebastian Bach-en lanak interpretatuko ditu. Hitzordua 19:30ean ...

Gehiago irakurri...


Cañuelas: Abesbatzen kontzertua, dantza ikuskizuna eta giro ederreko erromeria Aberri Eguneko ospakizunean

2024/04/17

Cañuelasko dantzariek 2024ko Aberri Eguneko dantza ikuskizuna itxi zuten ohiko fandango eta arin-arinarekin Eguraldi txarrak ez zituen kikildu Cañuelasera bertaratu ziren dozenaka dantzari, abesbatzetako partaide eta diasporako kideak oro har. Denak Bat Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Aberri Egunaren hitzorduan parte hartzera bilduak joan den larunbatean, apirilaren 13an. Ospakizunaren 16. edizioan, lehenengo aldiz, ohiko Dantzarien Topaketarekin batera. programak Abesbatzen Topaketa ere ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia