Euskal Herrira "au pair" etorri nahi duen inor ezagutzen duzu? Lan egin eta euskara ikasi edo praktikatzeko?

Euskal Herrira "au pair" etorri nahi duen inor ezagutzen duzu? Lan egin eta euskara ikasi edo praktikatzeko?

2013/03/05

Diasporako euskal gazte eta ez hain gazteentzako oso interesgarria izan daiteke geurera heldu den proposamen hau: Gasteizko familia bat ingelesez dakien "au pair" baten bila dabil, ekainetik aurrera haurrak zaintzeko. Sendia euskalduna da eta oso gustura hartuko luke euskara ikasi nahi duen pertsona bat. Lana sei urteko neskatoa eta zortzi urteko mutila ikastolatik jasotzea eta udaran egunean zehar zaintzea da. Horren truke "au pair"ak ostatua, janaria eta astean 70 euroko ordainsaria jasoko du.

Gehiago Irakurri…

Txokoan lan egiteko eskaintza eta nobela beltzari buruzko hitzaldia Bartzelonako Euskal Etxean

Txokoan lan egiteko eskaintza eta nobela beltzari buruzko hitzaldia Bartzelonako Euskal Etxean

Bi berri jakinarazi ditu Bartzelonako Euskal Etxeak: batetik, elkarteak Txokoan behar egiteko lan-eskaintza argitaratu du. Interesdunek kurrikuluma astelehena baino lehen bidali behar dute (datu guztiak jarraian). Bizkor ibili, beraz! Bestetik, datorren asteko asteazkenean nobela beltzari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute euskal etxean Jon Arretxe eta Jose Javier Abasolo idazleek. Bartzelonako nobela beltzaren literatur jaialdian --BCNegra-- ari dira parte hartzen, euren azken lanak aurkezteko.

Gehiago Irakurri…

Bartzelonako Euskal Etxea kultur teknikari baten bila ari da; ostiralean bukatuko da aurkezteko epea

Bartzelonako Euskal Etxea kultur teknikari baten bila ari da; ostiralean bukatuko da aurkezteko epea

2013/01/14

Kultur teknikari postua bete nahi du Bartzelonako Euskal Etxeak eta lan honetan jardun nahi dutenek datorren ostiralera arte daukate CVak bidaltzeko epea. Teknikaria Euskal Etxearen programaketa kulturalaz arduratuko da, dagoeneko lanean ari den lantaldearekin bat eginez. Horrekin batera, Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta posprodukzioa ere bere gain hartuko ditu. Hautagaiek euskara jakitea eskatzen da eta katalana ere menperatzea hobesten da.

Gehiago Irakurri…

Lanpostua eskaintzen dute Londresen, negozio arloan, euskara eta gaztelania ezinbestekoak direla

Lanpostua eskaintzen dute Londresen, negozio arloan, euskara eta gaztelania ezinbestekoak direla

2011/09/20

Ingelesarekin batera, lanlekua Londres baita. Londrestik, bertako Euskal Elkarteak adierazi du lanpostu baten deia zabaltzeko eskea luzatu diola hiriburu ingeleseko konpainia garrantzitsu batek. Negozio arloan da, eskarmentua eskatzen dute, bidaiatzeko prest egotea, gaztelania menperatzea eta euskara ongi jakitea eta euskal kulturaz jakitea. Hona deialdiaren ezaugarriak.

Gehiago Irakurri…


bisita