"Elkarrekin gehiago egin dezakegu". Euskal Herriko Migrazio Zentru bateruntz, Pedro J. Oiarzabal
Pedro Oiarzabal diaspora adituak Bilbon egin berria den Europar Migrazioen Elkartearen (AEMI) mintegian jorratutako gaiei buruzko hausnarketa egiten du artikulu honetan. Facebook-ek eta internetek Diasporako euskaldunen harremanetara ekarri duten gertutasunetik Diasporako Euskal Museo baten proiektura, antzinako Europa emigrantea gaur egungo Europa immigrantearekin batuko duen zubira.
Zure euskal mundua zer den erakutsi nahi al duzu? Bidali zure argazkiak GureMunduak.com atarira!
Iparraldeko Euskal Kultur erakundea munduko euskaldunen argazkiak biltzen ari da, bakoitzak bere euskal mundua erakutsi eta elkarren artean gure munduaren irudi kolektibo bat sortzeko. GureMunduak.com du izena ekimenak eta Euskal Herriko zein atzerriko euskaldunak ari dira jada argazkiak bidaltzen, euskaldun bat dagoen edonon ere euskal mundu ttipi bat sortzen delako. Bidali zure argazkiak lotsarik gabe, denon artean munduko bola bete arte!
Cristina Iglesias eskultore donostiarra izango da 'Folkestone 2011' arte hirurtekoaren izarretako bat
Ingalaterrako Folkestone herrian egiten den arte jaialdia, Erresuma Batuko garrantzitsuenetakoa, ekainaren 25etik irailaren 25a bitartean luzatuko da 2011an. Cristina Iglesias euskal zizelkaria izango da jaialdiko izarretako bat eta kostaldeko dorre historiko batean egingo du interbentzio arkitektonikoa, 'beste mundu baterako ate baten' ilusioa sortuz.
Kirmen Uriberen 'Bitartean heldu eskutik' poema liburua katalanera itzuli dute
'Mentrestant agafa'm la mà', hauxe da Uriberen poema liburuak katalanez duen izenburua. Bartzelonako Proa argitaletxeak plazaratu du, edizio elebidunean, euskaraz eta katalanez. Euskara ikasten ari diren kataluniarrentzat material oso interesgarria izango da, eta baita ere azken urteotan nazioarteko ibilbide aberatsa izaten ari den idazlearen lana ezagutu nahi duten poesiazaleentzat. Jon Elordi eta Laia Noguera izan dira itzultzaileak eta lehengo kapitulua sarean irakur daiteke.
Sarean dira jada irakurgai Boiseko Euskal Herria Mugaz Gaindi 2010eko ponentziak, mintegi birtuala irekita
Munduko euskaldunei buruzko Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) mintegia sarean da jada, hainbat eduki eskuragarri. Mintegia Boisen egin zen, uztailaren 28tik 30era bitartean, baina orain bertsio birtuala irekita dago sarean, AEBetara bildu ezin zutenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten. EuskoSare webgunean irakur daitezke mintegiko ponentziak, egileei galderak egiteko edo eztabaida birtualak antolatzeko aukerarekin.
'Mate eta patxaran artean': payada eta bertso bira antolatzen ari da Argentina Uruguay eta Brasilen
Zeure euskal etxean nahi dituzula? Idatz iezaiezu, bada... Wilson Saliwonzyck payadore argentinarra eta Egoitz Zelaia euskal bertsolariak urriaren 20ean hasiko dute Hegoamerikan zehar egingo duten 'bertso-payada' bira. Bapatekotasunaren tradizio desberdinen arteko hartueman honi 'Entre mate y patxaran' izena jarri diote. Argentinan, Uruguaien eta Brasilen egingo dituzte emanaldiak. Antolatzaileek 'payada-saio' hauek zuzenean gozatu nahi dituzten euskal etxeei eurekin harremanetan jartzeko gonbitea egiten diete. Urtarrila arte 'errepidean' egoteko asmoa dute.
Lucia Lacarra zumaiarra 'Hamarkadako dantzari' izendatu dute Moskuko Kremlin jauregian
XX. Mendeko Izarren Gala deritzon ikuskizunean parte hartu eta gero saria jaso zuen Lucia Lacarrak joan den igandean Moskun: 'Hamarkadako dantzari' izendatu zuten. Berarekin batera beste hiru dantzarik ere jaso zuten izendapena: Errumaniako Alina Cojocaru eta Errusiako Svetlana Lunkina eta Diana Vishneva. Lacarra Munikeko Operako Balleteko dantzari nagusia da.
Gaur hasiko da Bilbon migrazio ikasketak eta teknologia berriei buruzko AEMI elkartearen topaketa
Gaur abiatu eta datorren larunbata bitartean Bilboko Euskalduna jauregian nazioarteko aditu talde bat bilduko da, Migrazioen Elkarte Europarrak (AEMI) deituta, migrazioa eta teknologia berriak gaiaren inguruan gogoeta egiteko. Jaurlaritzako Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza, AEMIko kidea, izan da jardunaldien koordinatzailea. Helburuen artean AEMI Europa hegoaldeko elkarteengana irekitzea aipatzen dute antolatzaileek.
Gerorak Cordobako eta Gipuzkoako Idiazabalen arteko senidetzearen X. urteurrena ospatu zuen
Joan den irailaren 11 eta 12an Argentinako Cordoba hiriak bere sorreraren mendeurrena eta baita Gipuzkoako Idiazabal herriarekin senidetzearen X. urteurrena ospatu zituen. Cordobako Gerora euskal kultura elkarte gazteak bere aurkezpen ofiziala egiteko probestu zuen asteburua eta hainbat ekitaldi antolatu zituen, horien artean Baietz taldearen kontzertua eta Txotx! Cordobako Euskal Dantzarien ikuskizuna.
Bertsolariak eta argentinar payadoreak gaur Irisarriko kultur arteko euskal argentinar jaialdian
Nafarroa Behereako Irisarrin euskal bertsolariek eta argentinako payadore batek saioa egingo dute gaur, Lanku eta EKE elkarteek antolatu duten kultur arteko topaketetan. Horrez gain bisitariek 'Euskaldunen Argentina' erakusketa ikusteko aukera izango dute eta 'Kultur arteko bertsu bira' bideoaren emanaldia ere egingo da. Bideo honetan bertsolariek eta payadoreek 2008an Argentina, Uruguai eta Brasilen egin zuten bira jasotzen da.
