Eragin irudimenari eta hartu parte EKEk eta Azkue Fundazioaren "Irudimena" lehiaketan, datorren astera arte duzu!
Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” lehiaketa jarri dute abian hirugarrengoz Euskal Herriko zein Diasporako buru sortzaileei zuzenduta. Zertan datza erronka? Euskal Herriko soinumapatik hartutako zortzi soinuetatik abiatuta, soinu berri bat, testu bat edo irudi bat sortu behar da. Maiatzaren 15a da parte hartzeko azken eguna. Mugi!
Renoko CBSek "Beyond Gernika & the Guggenheim" mintegia abiatuko du bihar
Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-Euskal Ikasketen Zentroak bihar hasiko du aurtengo Nazioarteko Mintegia, "Beyond Guernica and the Guggenheim: Relations between Art and Politics from a Comparative Perspective" izenburupean. Mintegia larunbata arte luzatuko da eta nazioarteko adituak bilduko ditu gaur egungo artearen eta polikaren arteko harremana aztertzeko. Mintegiaren antolatzaile dira Adelina Moya eta Jesus Arpal (William Douglass Scholar ikerketa bekadunak) eta CBSko irakasle Zoe Bray.
EuskalKultura.com-ek Jose Mendiagueren bizitzari buruzko pastoralaren DVDak zozketatuko ditu
Bost DVD ditugu gure irakurleen artean zozketatzeko. Jose Mendiague Diasporako bertsolari handiaren bizitzari buruzko pastoralaren grabaketa da, Zuberoako Arrokiaga herrian egina 2012ko udan, Aldudarrak Bideoren eskutik (www.kanaldude.tv). DVDetako bat lortu nahi baduzu, bidali zure izen-abizenak, helbidea eta telefonoa info@euskalkultura.com helbide elektronikora eta zozketan parte hartuko duzu.
Abian da Frankfurten Eduardo Chillida artista donostiarraren lana ezagutzera emango duen Katedra
Iragan asteazkenean abiatu zen Frankfurteko Goethe Universitäteko Eduardo Chillida katedra, Ana Maria Rabe irakasle gonbidatuaren eskutik. Katedra honen heldurua da unibertsitate-esparruan Eduardo Chillidaren obra eta, oro har, euskal artea, ikertzen eta zabaltzen laguntzea. Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen katedra honen baitan, Rabe doktoreak bi mintegi irakatsiko ditu astero, uztailaren 5era bitartean.
Euskal gaiko lau liburu eta ohiko euskal stand-a Buenos Airesko Liburu Azokaren 39. edizioan
Apirilaren 25ean hasiko da eta bere baitan Juan de Garay Fundazioak, FEVAk eta Eusko Jaurlaritzak kudeatutako stand batek bermatuko du euskal partaidetza 2013ko Buenos Airesko Liburu Azokan. ‘Liburuak zubiak bezala’ leloa duen kultur ekitaldia maiatzaren 13ra arte luzatuko da, urtero bezala hiriburuko La Rural izeneko eremuan. Euskal argitalpenei dagokienez, lau liburu aurkeztuko dira maiatzaren 6an, hala nola ‘Euskaldunak Argentinan. Familiak eta protagonismoa, 2012ko urtekaria’, ‘Euskal Ikasketen Institutu Amerikarra’, ‘Martin de Alzaga’ eta 'Euskal sukaldaritza'. Standa egunero zabalduko zaio publikoari pabilioi horiko 1908. zenbakian.
Atxagaren Unibertsora hurbildu dira egunotan ehundaka madrildar, Etxepareren programari esker
Etxepare Euskal Institutak antolatuta, iragan martxoaren 20ean abiatu zen Madrilen "Atxagaren Unibertsoa" izeneko kultur egitaraua. Ekimenaren helburua Bernardo Atxaga idazlearen lanen atzerabegirakoa egitea da, "Obabakoak" eleberri ezagunaren 25. urteurrenaren karira. Atxaga egungo euskal idazlerik ezagunena da eta bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira. Madrilen egiten ari den egitarau honi esker idazlearen zaleak haren unibertsoan sakontzeko aukera paregabea dute, eta ekitaldiak harrera oso ona ari dira izaten. Apirilaren 7an amaituko da ziklo berezi hau.
Irudimenari eragiteko gogoa al duzu? Hartu soinu bat eta sortu artelana EKEk eta Azkuek abiatu duten lehiaketan
"Irudimena" lehiaketaren hirugarren edizio deitu dute Iparraldeko Euskal Erakundeak eta Azkue Fundazioak eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu diete Euskal Herriko zein Diasporako sortzaileei. Erronka polita proposatzen du lehiaketak: Euskal Herrriko soinumapatik hartutako zortzi soinu ematen dituzte aukeran eta, horietatik abiatuta, soinu berri bat, testu bat edo irudi bat sortu behar da. Lanak maiatzaren 15a baino lehenago bidali behar dira. Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurotakoak modalitate bakoitzeko lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurotakoak bigarrenentzat eta 100 eurotakoak hirugarrenentzat.
Sei atalek osatuko dute ‘Euskara Jendea’ liburuan oinarritutako izen bereko dokumentala
Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’en ‘Euskara Jendea’ liburuak euskal hizkuntzak eta kulturak izan duten ibilbide historikoa eta munduan duten presentzia aztertu zuen era didaktiko, ulerterraz eta atseginean. Testuak arrakasta handia lortu zuen Euskal Herrian eta –gaztelaniara itzulitako bertsioari esker- baita Hego Ameriketako Diasporan ere. Hori dela eta, beste urrats bat ematea erabaki zuen liburuaren egileak: Ibaizabal Mendebalde Kultur elkartea ekoizle eta Zenbat Gara kultur elkartearen laguntzarekin, ‘Euskara Jendea’ dokumental bihurtzeko bidean dago. Proiektuaren arduradunen esanetan, lana “ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz”. Dokumental sortak hainbat hizkuntzatako azpitituluak izango ditu eta urtea bukatu aurretik egongo da ikusgai.
ACE eta Upter, euskal kultura zabaltzen Erroman: Sarrionandia italieraz, irratsaioak euskaraz...
Erromako Associazione Culturale Euskara-k eta UPTER unibertsitateko Dipartimento di Lingua e Cultura Basca sailak gogotsu segitzen dute euskal kultura Italiako hiriburuan ezagutarazten. Bihar, esaterako, Joseba Sarrionandia idazlearen poemak irakurriko dituzte -italierara itzulita- Giufa liburudendako "Aperitivo Basco" deitzen duten hileroko hitzorduan. Horrez gain, bi elkarteek sarean jarri dituzte Radiodramma proiektuaren emaitzak.
Oscar Alvarez Gilak Ameriketarako euskal emigrazioa izan zuen hizpide Nafarroako Unibertsitatean
Oscar Alvarez Gila historialari eta Diasporan adituak hitzaldia eman zuen iragan urtarrilaren 17an Nafarroako Unibertsitatean. Gaia Ameriketarako euskal emigrazioa eta mugimendu horren inguruan egin zen legedia izan zen. Hitzaldia Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak antolatu zuen. Aurten 50. urteurrena egiten du Katedrak eta hainbat ekitaldi ari da prestatzen urteurrena ospatzeko, Mari Mar Larraza zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
